Areto futboleko Gamon Kirol Elkarteko bi talde play off-etan
Areto futboleko Gamon Kirol Elkarteko bi talde, Gazte Mailakoa eta Lurradeko Bigarren Mailakoa play off-etarako sailkatu dira, eta asteburu honetan jokatuko dituzte finalaurrekoak. Lurraldeko Bigarren Mailakoak Legorretako Bilkoin taldearen kontra joka...
Areto futboleko Gamon Kirol Elkarteko bi talde, Gazte Mailakoa eta Lurradeko Bigarren Mailakoa play off-etarako sailkatu dira, eta asteburu honetan jokatuko dituzte finalaurrekoak. Lurraldeko Bigarren Mailakoak Legorretako Bilkoin taldearen kontra jokatuko du, etzi, 20:30ean, eta Gazte Mailakoak, berriz, hurrengo egunean, 12:00etan, Zarautzen kontra, 12:00etan. Bi partidak etxetik kanpo jokatuko ditu Gamonek, kontrarioen herrian.
Etxean jokatzea nahiago dutela jakinarazi du Jorge Domingo Bigarren Mailako taldearen entrenatzaileak, irabazteko aukera gehiago izango zutelako. Ezin denez, ordea, aut0busak antolatu dituzte. Plaza mugatuak dira, eta izena eman behar da tokia gordetzeko 646 21 64 80 telefono zenbakira deituta edo gamonkirolelkartea[a bildua]gmail.com helbidera idatzita.
