Ariel Rot musikaria herrian izan da pintxoak jaten
Tequila edo Los Rodriguez talde ezagunetako kide izandako Ariel Rot gitarra jotzaile eta abeslaria Hondarribian izan zen iragan astean. Bakarlari bezala ere hainbat lan egin ditu. Herria ezagutzeaz gain, pintxoak jaten izan zen gurean. Bixente Muñozen Gran Sol jatetxea bisitatu zuen, besteak beste. Hondarribia eta pintxoak «Plazer bat izan da bertako pintxoak dastatzea, are gehiago horien filosofia zein den azaldu didatenean. Dena oso goxoa zegoen», esan zuen Argentinako musikariak. Bixente Muñoz ere pozik zegoen bisitariaren jarrerarekin: «Pertsona umila, hurbila eta apala da. Esan dizkiodan gauza guztiengatik interes handia azaldu du».
Tequila edo Los Rodriguez talde ezagunetako kide izandako Ariel Rot gitarra jotzaile eta abeslaria Hondarribian izan zen iragan astean. Bakarlari bezala ere hainbat lan egin ditu. Herria ezagutzeaz gain, pintxoak jaten izan zen gurean. Bixente Muñozen Gran Sol jatetxea bisitatu zuen, besteak beste.
Hondarribia eta pintxoak
«Plazer bat izan da bertako pintxoak dastatzea, are gehiago horien filosofia zein den azaldu didatenean. Dena oso goxoa zegoen», esan zuen Argentinako musikariak. Bixente Muñoz ere pozik zegoen bisitariaren jarrerarekin: «Pertsona umila, hurbila eta apala da. Esan dizkiodan gauza guztiengatik interes handia azaldu du».

