Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Edu Zabala: “Denbora kontua izango da hemen ere murrizketak aplikatzen hastea”

Krisialdiari aurre egiteko egoera kudeatu behar dutenek murrizketen bideari ekin diote, eta horiek hezkuntza publikora ere iritsiko direla dirudi. Eusko Jaurlaritzak esan du ez dituela aplikatuko Espainiako Gobernuaren neurriak, baina Irungo Txingudi ikastetxean ez dira fio, eta antolatzen hasi dira; Hezkuntzan, Geu Eragile izeneko taldea sortu dute, irits daitekeenari erantzuten jakiteko. Bihar bigarren bilera ikekia egingo dute —17:30ean, areto nagusian—. Edu Zabala (Eibar, 1958) taldeko kideak irakaskuntzako langile guztiei eta gurasoei dei egin die agertzeko, hezkuntza arlora irits daitezkeen murrizketei aurre egin ahal izateko aldez aurretiko dinamika elkarrekin prestatzeko xedez. Hezkuntzan, Geu Eragile taldea sortu duzue. Eragile, zertarako? Eragile izan nahi dugu ikastetxean geure aldarrikapenak dinamizatzeko, eta ez egoteko etorriko denaren zain. Norbait irteera erakustera etorri aurretik, guk bidea prestatu behar dugu. Geure gainean murrizketak ematen ari dira, eta horren aurrean eztabaidatu nahi dugu, dinamika bat sortzeko; eta ez dadila izan pasilloan egindako berriketa soilik. Irakaskuntzako langile mota guztiak aintzat hartzen dituzue: funtzionarioak, ordezkoak, laboralak… Nola sortu zen taldea? Zeinen ekimena izan zen? Ikasturte hasieran hiru sindikatu abertzaleek murrizketen gaineko dokumentu bat helarazi ziguten ikastetxeetara. Klaustrora eraman genuen eta erantzun indartsua izan genuen hemen; gai horiek eskolara ekartzeko interesa bazegoela ikusi genuen, planteatzen ari diren gaiek gugan zein eragin izango [...]

admin
Oarsoaldea
2012/05/16
Hezkuntzan, Geu eragile

Txingudi ikastetxeko Geu Eragile taldeko kideetako batzuk. Zabala atzean, erdian dagoena da

Krisialdiari aurre egiteko egoera kudeatu behar dutenek murrizketen bideari ekin diote, eta horiek hezkuntza publikora ere iritsiko direla dirudi. Eusko Jaurlaritzak esan du ez dituela aplikatuko Espainiako Gobernuaren neurriak, baina Irungo Txingudi ikastetxean ez dira fio, eta antolatzen hasi dira; Hezkuntzan, Geu Eragile izeneko taldea sortu dute, irits daitekeenari erantzuten jakiteko.

Bihar bigarren bilera ikekia egingo dute —17:30ean, areto nagusian—. Edu Zabala (Eibar, 1958) taldeko kideak irakaskuntzako langile guztiei eta gurasoei dei egin die agertzeko, hezkuntza arlora irits daitezkeen murrizketei aurre egin ahal izateko aldez aurretiko dinamika elkarrekin prestatzeko xedez.

Hezkuntzan, Geu Eragile taldea sortu duzue. Eragile, zertarako?
Eragile izan nahi dugu ikastetxean geure aldarrikapenak dinamizatzeko, eta ez egoteko etorriko denaren zain. Norbait irteera erakustera etorri aurretik, guk bidea prestatu behar dugu. Geure gainean murrizketak ematen ari dira, eta horren aurrean eztabaidatu nahi dugu, dinamika bat sortzeko; eta ez dadila izan pasilloan egindako berriketa soilik.

Irakaskuntzako langile mota guztiak aintzat hartzen dituzue: funtzionarioak, ordezkoak, laboralak… Nola sortu zen taldea? Zeinen ekimena izan zen?
Ikasturte hasieran hiru sindikatu abertzaleek murrizketen gaineko dokumentu bat helarazi ziguten ikastetxeetara. Klaustrora eraman genuen eta erantzun indartsua izan genuen hemen; gai horiek eskolara ekartzeko interesa bazegoela ikusi genuen, planteatzen ari diren gaiek gugan zein eragin izango luketen jakiteko interesa. Eta gure mailara jaistea erabaki genuen, eskolara.

Urtarrilean hasi ginen honekin, eta dagoeneko bederatzi bilera egin ditugu; hilabetean bitan elkartzen gara, bazkalorduan, beste aukerarik ez dugulako. Hamar bat lagun hasi ginen.

Bihar bigarren bilera irekia egingo duzue. Zertaz mintzatuko zarete?
Lehenengoa taldea ezagutarazteko izan zen, elkar ezagutzeko eta zenbat ginen jakiteko. Baina gauza bat argi genuen eta honakoa da, irakaskuntzako arlo guztietara hedatu nahi dugula. Irakasleak, bestelako langileak eta gurasoak erakarri nahi ditugu. Eskola publiko eta euskaldunaren alde eta murrizketen kontrako manifestua prestatu genuen (Facebook orrian lor daiteke) eta jendearekin harremanetan jartzen aritu gara, mezua ahalik eta gehien zabaltzeko.

Txingudi ikastetxe publikoko bigarren hezkuntzako eraikinean sortu zen taldea, baina beste ikastetxeetan Geu Eragile taldeak sortzea nahi duzue…
Bai, badakigu dagoeneko manifestua sei ikastetxetan aurkeztu dutela, eta 150 sinadura bildu ditugu dagoeneko. Aste honetan Azkoititik deitu digute, nola antolatzen garen galdetzeko. Elduaienen ere hasi dira mugitzen eta Malerrekako (Nafarroa) ikastetxeek manifestuarenganako interesa agertu dute. Komunikabideetan agertzen zarenean gauza bat gertatzen da; hots, zure mezua iristen dela, baina moztuta, eta jendeak gehiago jakin nahi izaten du: ‘Hau zer da, nortzuk zarete, liberatuak al zarete…?’. Horregatik ere nahi dugu biharko bilerara jendea etortzea, zer garen eta zer ez garen azaltzeko. Ikastetxe bakoitza modu autonomoan antolatzea nahi dugu, gutxieneko koordinazio batekin. Momentuz hori bideratu gabe dago.

Ikasturte hasieran aurreikusten ziren murrizketak izan ziren Hezkuntzan, Geu Eragile taldearen sorburua. Baina maiatzan hezkuntza arlorako planteatzen diren murrizketen diagnosia ikasturte hasierakoa baino latzagoa da. Nola ikusten duzue etorkizuna?
Panorama iluna eta zaila da. Gainera, alboan ikusten ari gara, Nafarroa Garaian dagoeneko aplikatzen ari dira. Inguratuta gaude eta denbora kontua izango da murrizketak gurean aplikatzea ere, nahiz eta errekurrituko dutela esaten duten. Eta horregatik ezin dugu onartu murrizketak errazte aldera komunikabideetan irakaskuntzako langileetaz ematen den irudia: irakasleak alferrak garela, irakaskuntzan absentismo handia dagoela… Ez dugu nahi eztabaida irakaslegoan geratzea, baizik eta eskola publikoaren kalitatearen barruan. Horregatik garrantzitsua da guraso eta irakasleak ez diren beste langile kolektiboengana iristea, denok batera egin dezagun bide hori. Bidea luzea eta zaila izango da, zoritxarrez, baina elkarrekin hobe.

Ukaezina da krisi garaian gaudela. Hezkuntzan murrizketarik ez aplikatzeko eskatzen duzue, baina beste arloetan ere gauza bera esaten ari dira. Nonbaiten behar bada, non ezarri behar dira murrizketak?
Nire ikuspegi pertsonala da, baina, krisitik irteteko murrizketak aplikatu behar izanez gero, krisia sortu dutenengan aplikatu behar dira, eta ez beste arloetan. Irakaskuntzan edo osasun publikoan aplikatzea ez da bidea; gurea ez da krisiaren ardura eta erantzuna ezin da hori izan, arlo publikoan murrizketak aplikatzea. Haiei aplika diezaizkietela murrizketak.

Mezua hedatzeko teknologia berriak baliatu dituzue…
Sare sozialen erabilera ezinbestekoa da, eta horregatik Facebook, Twitter eta ohiko posta elektronikoa baliatu ditugu mezua zabaltzeko; baina baita ere aldarrikatu nahi ditugu tokian tokiko komunikabideak. Ez dugu komunikabide handien zain egon behar, edo ez dakit zein hizkuntzatara iritsi behar; komunikabide lokalen bitartez eragin nahi dugu.

Zer esango zenieke irakasle, langile edo gurasoei bihar egingo duzuen bilerara agertzeko?
Gu ezagutzera etor daitezela, zer garen jakiteko. Guk ez dugu sindikatuen lekua hartu nahi, beraiek bere esparrua betetzen dutelako. Hurbilagoko esparruan gaude gu, ikastetxean. Hezkuntza publikoa desmantelatzearen kontra mugitzen hasi gara, eta bide hori elkarrekin egitea garrantzitsua da, antolatu eta kohesio bat lortuz. Indarra gure baitan dago.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.