Irristatze kiroletan parte hartzeko aukera emango dute
Irristatze kirolak maite dituztenentzako Bikingo Egunaren bigarren edizioa antolatu du astebururako HS2 Hondarribia Sup Eskolak. Honela, bertan egiten dituzten ekintzak ezagutaraziko dituzte. Bihartik igandera luzatuko dute festa eta longboard skate, ...
Irristatze kirolak maite dituztenentzako Bikingo Egunaren bigarren edizioa antolatu du astebururako HS2 Hondarribia Sup Eskolak. Honela, bertan egiten dituzten ekintzak ezagutaraziko dituzte.
Bihartik igandera luzatuko dute festa eta longboard skate, stand up paddle surf eta slack line kiroletan parte hartzeko aukera emango dute.
Egitaraua
Etzi, ostirala
Hitzaldia. Patricia Hernandezen eskutik, 20:00etan, Itsas Etxean.
Filmak. 20:40etik aurrera, Itsas Etxeko auditorioan.
Etzidamu, larunbata
Sup race. 11:00etatik aurrera, Kai Zaharrean.
Nork free ride skate. 12:00etan, Guadalupen.
Afaria eta sari banaketa. 21:00etatik aurrera, Higerreko jatetxean.
Kontzertua. Melopienso 23:00etatik aurrera, Higerren.
Igandea
Sup, micro eta sakate slalom. 11:30etatik aurrera, Kai Zaharrean.
Paella dastatzea. 13:30ean, Kai Zaharrean.
Finala.16:30ean,Kai Zaharrean.
Sari banaketa.19:30ean Uxoan
