Izpegitik Aldudera, mendiz, Errobi ibaiaren arroa jarraituz
Trintxer Mendi Taldeko kideek hemezortzi kilometroko bidea egingo dute Trintxerpe Izpegi mendatetik Aldudera. Horixe Trintxer Mendi Taldeak iganderako antolatu duen mendi irteeran izena ematen dutenek egingo duten ibilaldia. Guztira, hemezortzi kilomet...
Trintxer Mendi Taldeko kideek hemezortzi kilometroko bidea egingo dute
Trintxerpe Izpegi mendatetik Aldudera. Horixe Trintxer Mendi Taldeak iganderako antolatu duen mendi irteeran izena ematen dutenek egingo duten ibilaldia.
Guztira, hemezortzi kilometro osatuko dituzte, sei ordu inguruan egiteko. Errobi ibai arroa ezagutzeko bira ari dira egiten Trintxerrekoak, eta igandekoa bira horren barruko bosgarren irteera izango da.
Trintxerpetik, ohi bezala, autobusean abiatuko dira igande goizean bertan. Interesdunek ondoko telefono zenbakietara dei dezakete izena emateko edo informazio gehiago lortzeko: 943 39 07 21 eta 679 23 36 60.
