
12:00etan. Auzoetan ekimenak. Ugaldetxon: elkarretaratzea Matteon, kamiseta zuriarekin. Iturriotzen:elkarretaratzea biribilgunean. Karrikan: deidarra, hamaiketakoa eta elkarretaratzea. Altzibarren: elkarretaratzea, zubian. Eltze soinua eta pintxoak. Elizalden: elkarretaratzea, Beheko plazan. Gurutzen: elkarretaratzea, Bizardia plazan. Ergoienen: Auzokaltetik Fortalezara kalejira, eta buelta. Arragua: elkarretaratzea. Auzo guztietatik deia egin dute soinua egiten duten tresnak eramateko elkarretaratzeetara. 20:00etan. Oiartzungo plazan, argazki erraldoia.

Bihar nazioarteko kooperazioari buruz mintzatzeko aukera eskainiko dute Hondarribiko Gazte Informazio Bulegoan, arratsaldeko sei terdietatik aurrera. Esparru horretan egiten dena ezagutarazteaz gain, honelako ekimenetan parte hartzeko zer egin behar d...

Sainzigarrenea Bizirik plataformak herritar guztiei dei egin die bihar arratsaldeko zortzietan Soroetako frontoian egingo duten batzar informatibora. Bertan, orain arte gertatutakoa eta aurrerantzean egin beharrekoaz hitz egingo dute. Auzibide baten on...

Hogeitahirugarren urtez jarraian Kultura sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia ospatuko dute igandean, goizeko hamaiketatik aurrera Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumard...

Hilaren 25ean iritsiko da Zabarre herrira; Oroitzenetik Andreonera eta handik plazara joango dira Hurrengo ostiralean hasiko dira mendekosteak, eta Zabarre Taldeak entseguak hilaren 23an eta 24an egingo ditu. Udaletxean jarri ditu zitak taldeak, 19:00e...

Girizia elkarteak Etxerat Lagun afaria antolatu du etzirako. 21:00etan izango da, elkartean bertan. Txartelek hamabi euro balio dute, eta ohiko lekuetan eros daitezke.

Atzo egin zuten aurkezpen publikoa San Pedroko dorrean.

Bihar, 08:30etik 11:30era, ura moztuko dute Beraungo hainbat etxetan. Zehazki, 17. ataritik hasi 27. ra arteko etxebizitzei eragingo die. Ur hoditerian eta giltzan egin behar dituzten aldaketa batzuk dira mozketaren arrazoia. Aldez aurretik barkamena e...

Larunbatean Arrozak Munduan ekimena egitekoak dira Iztietako Diputazio Plazan, hamabost herrialdeetako lagunek zereal hori prestatuko dute bakoitzak bere modura. Horren bidez, antolatzaileek elkarbizitza sustatu nahi dute, hala nola, herrian azken urteetan izandako ika-miken ondorioz. Iztietako Gurekinek SOS Arrazakeria jarri du ekimen horren atzean, eta auzoan integrazio edo elkarbizitza arazorik ez dela izan azaldu du, eta “SOS Arrazakeria eta horren jarraitzaileak” izan direla hori asmatu dutenak. Auzoan egiten dituzten ekintza guztiak “irekiak” direla arrazoitu du Gurekinek. Horrez gain, salatu du larunbateko ekimenaren berri behin hori lotuta egon denean jakin dutela: “Ez dugu ulertzen SOS Arrazakeriak gu erasotu, iraindu eta kalumniatu ondoren, bat-batean gure auzoko plazara etortzea, aurretik hitz egin gabe, barkamenik eskatu gabe eta asmoen azalpenik eman gabe”. Ekimen hori, gainera, “ibiltaria” dela esan du, eta horrenbestez, ez duela herritarren arteko integrazioa lortzen, “baizik eta pertsona batzuk egun batez beren idiosinkrasia ezberdina erakustera joaten dira”.

Hainbat pintaketa egin dituzte gaur goizean herriko zenbait tokitan. Zehazki, Espainiako bandera pintatu dute, hala nola, Landare tabernan eta Jose Erviti kalean. DNJk sinatuta agertzen dira. Oiartzunen ere antzeko pintaketak egin dituzte.

Laikotasunaren aldeko mozioa aurkeztuko du Gobernu Taldeak

Oiasso Erromatar Museoak aisia eskaintza zabala egin du datozen egunetarako, Museoak, mundu aldakor baterako goiburupean, bihar, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dela baliatuta (ikus egitaraua irun.hitza.info webgunean). Bihar, sarrera doan izango da...

Herrian hainbat margoketa azadu dira: ETAren aurkakoak dira batzuk, eta Espainiako Estatuaren aldekoak beste batzuk, eta hainbat Espainiako bandera ere margotu dituzte.