Aukera zabala museoen egunerako
Oiasso Erromatar Museoak aisia eskaintza zabala egin du datozen egunetarako, Museoak, mundu aldakor baterako goiburupean, bihar, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dela baliatuta (ikus egitaraua irun.hitza.info webgunean). Bihar, sarrera doan izango da...
Oiasso Erromatar Museoak aisia eskaintza zabala egin du datozen egunetarako, Museoak, mundu aldakor baterako goiburupean, bihar, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dela baliatuta (ikus egitaraua irun.hitza.info webgunean). Bihar, sarrera doan izango da bai erakusketa iraunkorra ikusteko, baita Artifex, erromatar ingeniaritza Hispanian aldi baterako erakusketarako. Atzo Irungo Toki-Alaiko Lehen Hezkuntzako haurrek egin zuten Oiassora bisisitaldia.
