Bertsolari gazteen saioa, hilaren 22an Amaian
Datorren asteko asteartean, hilak 22, 18:00etan, 2011-2012 ikasturteko Bertso Jaialdien lehenengo saioa egingo dute Amaia Kultur Zentroan. Dunboa, Elatzeta, El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeko LHko 4., 5. eta 6. maila bitarteko ikasleak arituko dira b...
Datorren asteko asteartean, hilak 22, 18:00etan, 2011-2012 ikasturteko Bertso Jaialdien lehenengo saioa egingo dute Amaia Kultur Zentroan. Dunboa, Elatzeta, El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeko LHko 4., 5. eta 6. maila bitarteko ikasleak arituko dira bertsotan eta ikasturte osoan Gu Ere Bertsolari egitasmoaren barruan egindako lana jendaurrean aurkeztuko dute.
