Surf eta piraguismo ikastaroak antolatu ditu Gaztelekuak
Bi ikastaro prestatu ditu Gaztelekuak: surfa eta piraguismoa. Lehenengoa, piraguismoa izango da uztailaren 3tik 6ra, arratsaldez. Bidasoa ibaian ikasiko dute partaideek erabiltzen, eta hainbat piragua mota erabiliko dituzte. Ikastaroak 40 euroko prezio...
Bi ikastaro prestatu ditu Gaztelekuak: surfa eta piraguismoa. Lehenengoa, piraguismoa izango da uztailaren 3tik 6ra, arratsaldez. Bidasoa ibaian ikasiko dute partaideek erabiltzen, eta hainbat piragua mota erabiliko dituzte. Ikastaroak 40 euroko prezioa du.
Bigarrena, berriz, uztailaren 17tik 20ra izango da, surfa, goizez. Zurriolak hondartzan izango da, eta piraguismoak bezala 40 euro balio du.
Izena herriko bi Gaztelekuetan eman daiteke astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era: Gabierrotan (Gabierrota pasealekua) edo Beraunen (Jose Maria Usandizaga kalea). Plaza mugatua da.
Informazio gehiago 943 51 72 92 telefono zenbakian.
