Udalak eta Albaolak Donibaneko Mataderoaren gaineko hitzarmena sinatu dute

Donibaneko hiltegi izandakoak, Mataderoak, (Bonantzako elizaren ondoan dago) itsaso usaina hartuko du, Pasaiako Udalak eta Albaola Itsas Ondarea Berreskuratzeko Elkarteak sinatu duten hitzarmenari esker. Hala, gaurko sinadurarekin, euskal itsas baloreen kontserbaziorako, sustapenerako eta ondarea hori zabaltzeko eskola izan daitekeenaren lehen urratsa eman da. Albaolaren nabigazio eskola ere jasoko du Mataderoak. Hori guztia burutu dadin kudeaketa prozesu bat egin behar dela jakinarazi du Albaolako Xabier Agotek, “baina uste dugu Pasaiako biziberritzerako beste urrats bat izan daitekeela eskola hau abian jartzea”. Lagapen hitzarmena da udalak eta Albaolak sinatu dutena, baina Albaolako kide Xabier Agoteren arabera, hiltegiaren ondoan, itsasoan, Ondartxoko Itsas Kulturaren Zentroan —San Pedron dago— lehorrean dituzten ontziak jartzeko aukera lantzen ari dira: “Pasaiako Portu Agintaritzarekin negoziazioak egiten ari gara hori horrela izan dadin”. Donibanera “ilusio handiarekin” itzuliko direla nabarmendu du Agotek, izan ere, Albaolaren jarduna Donibanen sortu baitzen, Ontziolan. Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak nabarmendu du apustu estrategikoa dela udalaren eta Albaolaren arteko elkarlana, eta horren barruan kokatu du gaurko ekitaldia: “Itsas ondarea babesten duten ekimena da, eta gobernu taldeak estrategikotzat jotzen dituen helburuetakoa da hori. Aurreko gobernu taldeak egin zuen lanaren jarraipena egiten ari gara zentzu honetan”.

Amaia Agirregabiria Pasaiako alkatea eta Albaolako Xabier Agote

Amaia Agirregabiria Pasaiako alkatea eta Albaolako Xabier Agote

Donibaneko hiltegi izandakoak, Mataderoak, (Bonantzako elizaren ondoan dago) itsaso usaina hartuko du, Pasaiako Udalak eta Albaola Itsas Ondarea Berreskuratzeko Elkarteak sinatu duten hitzarmenari esker. Hala, gaurko sinadurarekin, euskal itsas baloreen kontserbaziorako, sustapenerako eta ondarea hori zabaltzeko eskola izan daitekeenaren lehen urratsa eman da. Albaolaren nabigazio eskola ere jasoko du Mataderoak. Hori guztia burutu dadin kudeaketa prozesu bat egin behar dela jakinarazi du Albaolako Xabier Agotek, “baina uste dugu Pasaiako biziberritzerako beste urrats bat izan daitekeela eskola hau abian jartzea”.

Lagapen hitzarmena da udalak eta Albaolak sinatu dutena, baina Albaolako kide Xabier Agoteren arabera, hiltegiaren ondoan, itsasoan, Ondartxoko Itsas Kulturaren Zentroan —San Pedron dago— lehorrean dituzten ontziak jartzeko aukera lantzen ari dira: “Pasaiako Portu Agintaritzarekin negoziazioak egiten ari gara hori horrela izan dadin”. Donibanera “ilusio handiarekin” itzuliko direla nabarmendu du Agotek, izan ere, Albaolaren jarduna Donibanen sortu baitzen, Ontziolan.

Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak nabarmendu du apustu estrategikoa dela udalaren eta Albaolaren arteko elkarlana, eta horren barruan kokatu du gaurko ekitaldia: “Itsas ondarea babesten duten ekimena da, eta gobernu taldeak estrategikotzat jotzen dituen helburuetakoa da hori. Aurreko gobernu taldeak egin zuen lanaren jarraipena egiten ari gara zentzu honetan”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.