Gaztañoko I. Krosa
Gaztañoko Jai Batzordeak antolatuta, eta jaien egitarauaren barruan, Gaztañoko I. Krosa egingo dute ekainaren 16an. 10:30ean hasiko da proba, eta ibilbidea 6,5 kilometrokoa izango da. Parte hartzaileek, Gaztaño inguruan bi itzuli egin beharko dituzt...
Gaztañoko Jai Batzordeak antolatuta, eta jaien egitarauaren barruan, Gaztañoko I. Krosa egingo dute ekainaren 16an.
10:30ean hasiko da proba, eta ibilbidea 6,5 kilometrokoa izango da. Parte hartzaileek, Gaztaño inguruan bi itzuli egin beharko dituzte: Gaztañoko plazatik atera eta Gaztaño etorbideko maldatxoa igo, Pontika auzo aldera joan, autopistako zubi paretik pasatu eta bidegorria hartu, Arramendiko kaskorantz joan, Agustinak auzora iritsi, eta Gaztañoko plazara jaitsi. Bigarren itzulian, horrez gain, auzoan zehar metro batzuk gehiago egin beharko dituzte korrikalariek.
Parte hartu nahi dutenek 6 euro ordaindu behar dituzte, aurretik izena emanez gero. Eta egunean bertan, 8 euro (proba hasi baino ordubete lehenago). Izena Herri Krossaren webgunean eman behar da. Izena emanda daudenen zerrenda, bestalde, hemen ikus daiteke.
Proba bukatu ondoren, oparia bana emango diete parte hartu duten guztiei. Eta gero, guztientzat pintxo poteoa izango da.
Antolatzaileek topoz gerturatzeko deia egin dute, bertan baitago geltokia. Topoz gerturatu ezin dutenei ere, garraio publikoa erabiltzeko eskatu diete.
