ZNN jardunaldiak ostiralean eta larunbatean
Herri komunikazioa lantzeko ZNN (Zer-Nori-Nork) Agustin Sarasola jardunaldiak antolatu dituzte, eta ostiralean eta larunbatean izango dira. Bide batez, Zintzilik Irratiko esatariari omenaldi bat egitea da asmoa. Bertan, herriko hainbat komunikabide eta...
Herri komunikazioa lantzeko ZNN (Zer-Nori-Nork) Agustin Sarasola jardunaldiak antolatu dituzte, eta ostiralean eta larunbatean izango dira. Bide batez, Zintzilik Irratiko esatariari omenaldi bat egitea da asmoa. Bertan, herriko hainbat komunikabide eta taldek parte hartuko dute: OARSO BIDASOKO HITZAk, Mikelazulo elkarteak, Herri Bizia, GuifiEH eta Zintzilik Irratiak.
Egitaraua
- Ostirala
19:00etan: Espaloietan hitza, Herriko Plazan. - Larunbata
11:00etan: Komunikabideak herrigintzan gosari solasaldia, Mikelazulo kultur elkartean. OARSO BIDASOKO HITZAk, Mikelazulo elkarteak, Herri Bizia, GuifiEH eta Zintzilik Irratiak parte hartuko dute.
17:00etan: Irratigintza tailerra, Zintzilik irratian.
