Aiako Harria Parke Naturalaren eguna ospatuko dute igandean

Arditurri Meatze Gunean, jolasak, ibilbideak eta ikus-entzunezkoak izango dira Igandean Aiako Harria Parke Naturalaren eguna ospatuko dute Arditurrin. Hala, Arditurri Meatze Gunera gerturatzen den orok 10:00etan hasi eta 13:30ak arte meazuloa prezio er...

Arditurri Meatze Gunean, jolasak, ibilbideak eta ikus-entzunezkoak izango dira

Igandean Aiako Harria Parke Naturalaren eguna ospatuko dute Arditurrin. Hala, Arditurri Meatze Gunera gerturatzen den orok 10:00etan hasi eta 13:30ak arte meazuloa prezio erdian bisitatzeko aukera izango du. Haur txokoa ere jarriko dute, eta bertan haur eta familia jolasak egingo dituzte. Horrez gain, Aiako Harria Parke Naturalari buruzko ikus-entzunezkoak ere ikusteko aukera egongo da.

Era berean, Arditurri inguruan egokitu dituzten bi mendi ibilbide berri egiteko aukera ere izango dute hara hurbiltzen direnek. Udalak ibilbideen balioa nabarmendu du: «Ibilbide bakoitzean historia eta naturaren ikuspuntutik balio handiko interes puntuak aurkituko ditugu, Arditurriko meatzeen ustiapenarekin estuki loturikoak eta 2.000 urtetik gora dituztenak».

Egitaraua 

  • 10:00etatik 13:30era. Meazuloen bisita, prezio erdian.
  • Haur txokoa. Haur eta familia jolasak.
  • Ikus-entzunezkoak. Parke naturalari buruzkoak.
  • Bi mendi ibilbide. Mendian ibiltzeko aukera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.