Herriarteko txapelketan parte hartuko du Errenteriak

Herriarteko Txapelketan ordezkatuta egongo da Errenteria: Haur, Gazte eta Nagusien mailetan. Etzi, eskuz, Elgoibarren kontra jokatuko dute Fanderiako pilotalekuan, 17:00etan.  Honako  pilotariak izango dira: Fernandes-Mariñelarena (haurrak), Aizpuru...

Herriarteko Txapelketan ordezkatuta egongo da Errenteria: Haur, Gazte eta Nagusien mailetan. Etzi, eskuz, Elgoibarren kontra jokatuko dute Fanderiako pilotalekuan, 17:00etan.  Honako  pilotariak izango dira: Fernandes-Mariñelarena (haurrak), Aizpuru-Bandres (gazteak) eta Zangitu-Goikoetxea (nagusiak).

Ordezkoak, Arzadun, Arzallus eta Bergara izango dira.

Ostiralean, berriz, palan ariko dira, 21:15etik aurrera, Olaberriako pilotalekuan. Larruzko paletan Eskisabel eta A. Pichel ariko dira, eta pala motzean, berriz, Mitxelena eta R. Pichel. Ordezko pilotariak honakoak dira: Etxarri, Mendizabal eta Martinez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.