Jai batzordearen azken bilkura, ostiralean
Madalenetako Jai Batzordea ostiralean bilduko da azken aldiz. Bilera hori, 17:30ean izango da, Xenpelar Etxean. Bertan honako gaiak landuko dituzte, besteak beste: Madalenetarako udalak kudeatzen duen diruaren erabilera, kaleen dekorazioa, uztailaren 2...
Madalenetako Jai Batzordea ostiralean bilduko da azken aldiz. Bilera hori, 17:30ean izango da, Xenpelar Etxean. Bertan honako gaiak landuko dituzte, besteak beste: Madalenetarako udalak kudeatzen duen diruaren erabilera, kaleen dekorazioa, uztailaren 21erako Jai Batzordearen bazkariaren proposamena, zezen plazan, su artifizialak eta programaren ekimenen jarraipena.
Elkarte eta eragile guztiak joatera animatu ditu udalak. Gogorarazi duenez, orain arte egindako bi batzarretan 40 elkarte parte hartu dute.
