Olazabal parkeko lanak datozen astetan hasiko dituzte
Olazabal parkea berritzeko lanak martxan jarriko dituzte datozen astetan. Enpresa eraikitzaileari proiektua esleitzeko arazo baten ondorioz atzerapena izan da, eta orubearen indusketa arkeologikoa egingo dute Miren Ayerbe Udal arkeologoaren zuzendaritz...
Olazabal parkea berritzeko lanak martxan jarriko dituzte datozen astetan. Enpresa eraikitzaileari proiektua esleitzeko arazo baten ondorioz atzerapena izan da, eta orubearen indusketa arkeologikoa egingo dute Miren Ayerbe Udal arkeologoaren zuzendaritzapean.
Hamar asteko epea dute lanak burutzeko eta udarako bukatu nahi dute. Parkea berritzeko zuhaitz batzuk kendu behar dituzte, eta ondoren 23 zuhaitz landatuko dituzte. 540 metro karratuko gune berdea egingo dute eta beste 125 metro karratutan, haurrentzako jokotarako eta aisirako gunea prestatuko dute.
Proiektuaren diseinua Harresi Elkarteko bizilagunekin egindako zenbait aldaketen ondorioa da, “Alde Zaharreko bizilagunei eta Kultur Etxeko erabiltzaileei begira egindako parkea da, eta uste dugu oso eremu berezi eta beharrezkoa izango dela Alde Zaharrean”, azaldu du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak.
