Santiagotarrak taldeak bi brontze lortu ditu Espainiako I. Maratoian

Santiagotarrak Arraun Elkarteko ur lasaietako piraguistek taldekako seigarren postua lortu zuten joan den asteburuan Ribadesellan (Asturias, Espainia) egin zuten Espainiako I. Maratoi Txapelketan. Ibai, Trabesia eta Maratoi Ligako bigarren proba puntua...

Santiagotarrak Arraun Elkarteko ur lasaietako piraguistek taldekako seigarren postua lortu zuten joan den asteburuan Ribadesellan (Asturias, Espainia) egin zuten Espainiako I. Maratoi Txapelketan. Ibai, Trabesia eta Maratoi Ligako bigarren proba puntuagarria zen, eta irundarrak aurreko jardunaldian ere seigarren geratu zirenez, sailkapeneko goiko aldean sendotu dira. Guztira 59 taldek parte hartzen dute Ligan.

Irungo taldeak kaiakean lortu zituen emaitza onenak. Larunbateko jardunaldian Garazi Gomezek brontzea lortu zuen, 23 urtez azpikoen K-1ean. Bigarren postua gertu izan zuen Gomezek. Oihan Sayar eta Jon Moreno kadeteak ere hirugarren geratu ziren, K-2an, igandean. Horiek ere, postu hobea lortzeko zorian egon ziren, haien aurretik sailkatutako bi ontziekin sprintean amaitu baitzuten proba.

Kadeteen C-1ean Iñigo del Pozo laugarren geratu zen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.