Allerruko txirrindulariak Gipuzkoako eta Espainiako txapelketetan nabarmendu dira
Pasa den larunbatean Haur Mailako errepideko Txirrindularitzako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten Urretxun. Allerru taldeko Julen Mundin izan zen garaile, kilometro erdi falta zela ihesaldiko kidea atzean utzi zuenean. Ander Bello taldekidea bederatz...
Pasa den larunbatean Haur Mailako errepideko Txirrindularitzako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten Urretxun. Allerru taldeko Julen Mundin izan zen garaile, kilometro erdi falta zela ihesaldiko kidea atzean utzi zuenean. Ander Bello taldekidea bederatzigarren postuan iritsi zen.
Bestalde, pistako Espainiako Txapelketa jokatu zuten asteburuan Tafallan (Nafarroa). Allerruko Naia Leonetek zilarrezko bi domina eta bi laugarren postu eskuratu zituen. Scratchen eta bakarkako jazarpenean lortu zituen bi laugarren postuak, hilaren 18an. 20an taldekako jazarpenean eta puntuazioan eskuratu zituen dominak.
