XIV. Alardealdia etzi egingo dute
Etzi ospatuko dute XIV. Alardealdia eta 400 lagun inguru biltzea espero dute. Bidasoako Elkarte Filateliko eta Numismatikoko ordezkariek moztuko dute irteerako zinta goizeko bederatzietan. “Hamar urte baino gehiago pasa dira jai hau lehen aldiz ospatu zenetik, eta irundarren erantzuna gero eta hobeagoa izan da”, azaldu dute gaur goizean Alardealdiako ordezkariek. Jai honetan biltzen duten dirua Alarde tradizionala finantzatzeko erabiltzen dute. Urdanibia plazan hasiko dute ibilbidea eta Arbesen barrena luzatuko dute Aldaberaino. Meakara jaitsiko dira eta Ibarburura joango dira. Ondoren, Larreaundira, eta Urdanibian bukatuko dute. Ibilbidean, trikitilari, txistulari, dantzari, abesbatza eta txaranga taldek girotuko dute jai eguna. Gainera, tren berdean egin ahalko da ibilbidea. Trena Santa Elena kaletik aterako da eta goiz osoan ibiliko da. Txikientzat gaztelu puzgarriak eta jolasak jarriko dituzte Larreaundin. Aurten nobedade bezala, Alardeko pertsonaiak irudikatzen dituzten erraldoi eta buruhandiak aterako dituzte kalera. Ibilbideko eremu guztietan atsedenlekuak jarriko dituzte, eta txistor, xolomo, tortilla pintxoak eta taloak dastatzeko postuak jarriko dituzte. Urdanibia plazan, pintxoak dastatu ahalko dira, eta dastaketa honetan, hiriko 12 elkarte gastronomikok parte hartuko dute. 11:15ean hasiko dute eta euro batean erosi ahalko dira pintxoak. 14:30ean hasiko dute herri bazkaria Uranzu pilotalekuan eta musika jarriko dute 22:30ak arte. Bazkarian parte hartzeko tiketak 22 eurotan jarri dituzte salgai [...]
Etzi ospatuko dute XIV. Alardealdia eta 400 lagun inguru biltzea espero dute. Bidasoako Elkarte Filateliko eta Numismatikoko ordezkariek moztuko dute irteerako zinta goizeko bederatzietan. “Hamar urte baino gehiago pasa dira jai hau lehen aldiz ospatu zenetik, eta irundarren erantzuna gero eta hobeagoa izan da”, azaldu dute gaur goizean Alardealdiako ordezkariek. Jai honetan biltzen duten dirua Alarde tradizionala finantzatzeko erabiltzen dute.
Urdanibia plazan hasiko dute ibilbidea eta Arbesen barrena luzatuko dute Aldaberaino. Meakara jaitsiko dira eta Ibarburura joango dira. Ondoren, Larreaundira, eta Urdanibian bukatuko dute. Ibilbidean, trikitilari, txistulari, dantzari, abesbatza eta txaranga taldek girotuko dute jai eguna. Gainera, tren berdean egin ahalko da ibilbidea. Trena Santa Elena kaletik aterako da eta goiz osoan ibiliko da. Txikientzat gaztelu puzgarriak eta jolasak jarriko dituzte Larreaundin. Aurten nobedade bezala, Alardeko pertsonaiak irudikatzen dituzten erraldoi eta buruhandiak aterako dituzte kalera.
Ibilbideko eremu guztietan atsedenlekuak jarriko dituzte, eta txistor, xolomo, tortilla pintxoak eta taloak dastatzeko postuak jarriko dituzte. Urdanibia plazan, pintxoak dastatu ahalko dira, eta dastaketa honetan, hiriko 12 elkarte gastronomikok parte hartuko dute. 11:15ean hasiko dute eta euro batean erosi ahalko dira pintxoak.
14:30ean hasiko dute herri bazkaria Uranzu pilotalekuan eta musika jarriko dute 22:30ak arte. Bazkarian parte hartzeko tiketak 22 eurotan jarri dituzte salgai ondorengo tokitan: Haizea taberna, Geno mertzeria, Bidasoa altzariak, Irun sarraila denda, Jaizkibel paper denda, Amalen paper denda, Ongi Etorri taberna, Irungo Atsegina taberna, Sargia taberna eta Manolo taberna.
Bidelagun
Bost eta hamabi urte arteko haurrei ibilbidea atseginago egiteko asmoz sortu dute Bidelagun txartela. Atsedenleku bakoitzean galdera bati erantzun beharko diote, eta zigilua jarriko dien pertsona bilatu. Pasaportea galdera zuzen guztiekin entregatzen dutenen artean Ipod bat zozketatuko dute.

