Areto futbolean, Horbelek irabazi du kopa
Gipuzkoako areto futbolean, Lehen Mailan, Euskal Ligarako igoera jokoan zuten Oiartzunek eta Horbel tabernak larunbatean. Azkenean, Horbel taberna gailendu zen 2-3, eta Gipuzkoako kopa irabazi zuen. Oiartzuarren golak Gorka Etxeberria eta Unai Esnalek...
Gipuzkoako areto futbolean, Lehen Mailan, Euskal Ligarako igoera jokoan zuten Oiartzunek eta Horbel tabernak larunbatean. Azkenean, Horbel taberna gailendu zen 2-3, eta Gipuzkoako kopa irabazi zuen. Oiartzuarren golak Gorka Etxeberria eta Unai Esnalek sartu zituzten.
Kopa eta igoera ez irabazi arren, denboraldi ona egin du Oiartzunek. Horren erakusle da liga lider bukatu izana.