Itsas etorbideari buruzko bilkura publikoa deitu dute asteazkenerako
Etzi, hilaren 30ean (asteazkena), Itsas etorbidearen antolamendu berriari buruzko bilkura publikoa deitu du Herriko Etxeak. Zokoburuko Antoine Abbadia aretoan iraganen da, 19:00etan hasita, eta sartzea libre izanen da interesaturik dauden herritar oror...
Etzi, hilaren 30ean (asteazkena), Itsas etorbidearen antolamendu berriari buruzko bilkura publikoa deitu du Herriko Etxeak. Zokoburuko Antoine Abbadia aretoan iraganen da, 19:00etan hasita, eta sartzea libre izanen da interesaturik dauden herritar ororenentzat.
Jean Baptiste Salaberri auzapeza, herriko hautetsiak eta Bernard Laville Zerbitzu Teknikoen zuzendaria bertan izanen dira, eta, azaldu dutenez, antolamendu berriaren xehetasunak eman eta herritarren zalantzak argitzen saiatuko dira.
