Nekatoenean sortutakoa Mendi Zolanen erakutsiko dute Herbetek eta Mirandek
Zokoburuko Mendi Zolan kulturguneak azken urteetan Nekatoenean egonaldi artistikoak burutu dituzten Philippe Herbet argazkilariaren eta Pascal Mirande pintorearen erakusketak zabalduko ditu bihar, hilaren 29an (asteartearekin). Herbetek Joan etorri goiburuarekin bildu ditu bere lanak, eta Mirandek Leviathan izenburua jarri dio erakusketari. Ia hilabetez izanen da bi artisten sorkuntzak ezagutzeko aukera, ekainaren 22ra bitarte, asteartetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Gainera, bi artistekin solasteko aukera izanen da datozen egunotan: ekainaren 1ean Herbetekin, eta ekainaren 5ean Miranderekin. Bi egonaldiak 18:00etatik aurrera izanen dira, Zokoburuko galerian. Bi artista bidaiari Philippe Herbet argazkilaria Istanbulen (Turkia) jaio zen, baina Liejan (Valonia) bizi da. 2009 urtean artista egonaldia egin zuen Nekatoenean eta, horren ondotik, Abbadia eremuan egindako lanetako batzuk Angeluko Beatrix Enean erakutsi zituen lehen aldiz, eta liburu bat argitaratu zuen, Joan etorri tituluarekin, Mendi Zolanen aurkeztuko duen erakusketaren izenburu berarekin, alegia. Pascal Mirande, bere aldetik, Seine Maritimen (Normandia) eskualdean jaio zen, baina La Rochellen (Frantzia) bizi izan da, eta azken urteotan Rennesen (Bretainia) bizi da, bertan lan egiten duelarik. Artista autodidakta da, berdin-berdin aritzen dena argazkilaritzan zein margogintzan. Bere lanek mundu imaginarioetara bidaiatzeko aukera ematen dute.
Zokoburuko Mendi Zolan kulturguneak azken urteetan Nekatoenean egonaldi artistikoak burutu dituzten Philippe Herbet argazkilariaren eta Pascal Mirande pintorearen erakusketak zabalduko ditu bihar, hilaren 29an (asteartearekin). Herbetek Joan etorri goiburuarekin bildu ditu bere lanak, eta Mirandek Leviathan izenburua jarri dio erakusketari. Ia hilabetez izanen da bi artisten sorkuntzak ezagutzeko aukera, ekainaren 22ra bitarte, asteartetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
Gainera, bi artistekin solasteko aukera izanen da datozen egunotan: ekainaren 1ean Herbetekin, eta ekainaren 5ean Miranderekin. Bi egonaldiak 18:00etatik aurrera izanen dira, Zokoburuko galerian.
Bi artista bidaiari
Philippe Herbet argazkilaria Istanbulen (Turkia) jaio zen, baina Liejan (Valonia) bizi da. 2009 urtean artista egonaldia egin zuen Nekatoenean eta, horren ondotik, Abbadia eremuan egindako lanetako batzuk Angeluko Beatrix Enean erakutsi zituen lehen aldiz, eta liburu bat argitaratu zuen, Joan etorri tituluarekin, Mendi Zolanen aurkeztuko duen erakusketaren izenburu berarekin, alegia.
Pascal Mirande, bere aldetik, Seine Maritimen (Normandia) eskualdean jaio zen, baina La Rochellen (Frantzia) bizi izan da, eta azken urteotan Rennesen (Bretainia) bizi da, bertan lan egiten duelarik. Artista autodidakta da, berdin-berdin aritzen dena argazkilaritzan zein margogintzan. Bere lanek mundu imaginarioetara bidaiatzeko aukera ematen dute.



