
Lezoko kartelada, mendekosteen barrukoa
Hileko azken ostirala izanda, preso eta iheslarien aldeko mobilizazioak egin zituzten Oarsoaldeko eta Bidasoko herrietan hilaren 25ean. Antxon 52 lagun bildu ziren —solasaldia eta askaria ere egin zituzten—, 29 Donibanen, 50 Lezon (irudian), 119 Oiartzunen, 210 Errenteria-Oreretan, 88 Irunen eta 50 Hondarribian. Azken herri horretan Urko Labeaga presoaren egoera salatu zuten: isolamenduan jarri dute Murtziako espetxean.