
Oroitz Gurrutxaga Gogorza oreretarra eta Xabier Aranburu Sagarminaga ustezko etakideak Baionako polizia etxetik Parisera eraman dituzte arratsaldean, epailearen aurretik pasatzeko. Igandean atzeman zituen Frantziako Poliziak, Caunan (Akitania). Atxiloa...

Ezkerretik Bilduz ekimenak lehen bilera Errenteria-Oreretan antolatu du, larunbatean, 10:00etan, Reina aretoan. Bertan, ekimen horren “lehen ekarpen sozioekonomikoa” aurkeztuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Hiru hizlari izango dira...

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, urtero, Kirolera Hurbiltzeko Eguna antolatzen dute, eta igande honetan izango da, kirol patronatuak jakinarazi duenez. Batik bat kirola egiteko ohitura ez duten pertsonak gonbidatu ditu, “kirola egiteak zein g...

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Kirol zuzendariek eskualdean izango diren udako ekintzen berri emango dute, bihar, 12:30ean, Errenteriako udaletxean. Modu bateratuan kirol zerbitzu batzuk eskaintzeko proba pilotu bat jarri dute, eta horren xehe...

Oiartzungo gazteak hasi dira xanistebanetako Gazte Eguna prestatzen. Hilaren 18an egin zuten lehen bilera Kataxulo Gaztetxian. Hurrengoa ekainaren 1ean izango da (ostiralean) eta Gazte Egunean izena emateko bilera izango da, 18:00etatik 20:00etara. Aur...

Atzo arratsean 500 lagunek salatu zuten Gurru eta Aranbururen atxiloketa

Gaur elkartuko dira irakurketa tailerreko kideak Ikust Alaian, 19:00etatik aurrera, Ikust Alaian. Aste honetarako Donna Leonen Cuestion de fe liburua hautatu dute Mertxe Tranchek gidatzen duen taldeak. Leon estatubatuarra da, baina Benetti komisarioa p...

Errenteriako Udalak ostalari guztiak bilera batera deitu ditu, bihar, 09:00etan, Reina aretoan. Urteko ordutegiaz hitz egingo dute, eta madalenetan taberna kanpoan barra jarri nahi duten tabernak zeintzuk diren zehaztuko dute, eta gai horren gainean ja...

Ustez lapurtzera sartu zen haren etxera, igandean. Emakumeak salaketa jarri ondoren atzeman zuten gizonezkoa. Ertzaintzak 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizaldean Errenteria-Oreretan, bikotekide ohiaren etxebizitzan lapurtu eta harekiko ur...

Herriko zortzi ikastetxetako 3.609 ikaslek biodibertsitatearen gaia aztertu dute ikasturtean zehar Eskola Agenda 21 egitasmoaren barruan, eta gaur zer ikasi duten, zein ondorio atera dituzten eta horietan oinarritutako hainbat proposamen igorri dizkiote udalari. Beraun Berri LH, Cristobal Gamon LH, Koldo Mitxelena BHI, Langaitz LH, Langaitz BHI, Orereta LH eta San Jose Gurutzearen Alabak ikastetxeetako ordezkariak eseri dira zinegotziak esertzen diren aulkietan, eta entzuten, berriz, Julen Mendoza alkatea eta hainbat zinegotzi izan dira. Aurten, gainera, ikastetxe bat batu zaio ekimenari: Don Bosco. Gaur sinatu dute akordioa, hain zuzen, Mendozak eta Don Boscoko arduradun batek. Lehenik eta behin, ikastetxeko, herriko eta inguruko biodibertsitatea aztertu dute ikasleek, eta horren garrantziaz jabetu dira. Hala, landare eta animalia asko desagertzeko arriskuan daudela ondorioztatu dute, eta zaindu egin behar direla. Horretarako, irteerak egin dituzte: Aiako Harrira, Zumaiako flyshera… Herrian, berriz, Oiartzun ibaia, Txoritokietako basoa eta San Marko gotorlekua ikertu dituzte, besteak beste, eta herritarrei ere pasatu diete galdetegi bat. Hor ikusi dute jendeak uste duela herrian biodibertsitate gutxi dagoela. Maiatzaren 8an, Merkatuzarren, ikastetxe guztien ondorioak bildu zituzten ikasleen arteko foroan. Bertan, hainbat konpromiso hartu zituzten. Hala nola, landare, animaliak eta erreka zaintzea; zaborrik ez botatzea eta birziklatzea eta gutxiago kutsatzea. Eskaerak Udalari kontzientziazio kanpainak egitea, ibaia [...]

Santiagotarrak Arraun Elkarteko aulki mugikorreko taldeak sei domina lortu zituen Soustonseko (Okzitania) estropadetan. Urrea honako kirolariek lortu zuten: Kadete Mailan, Ander Arellano-Ander Legazkue eta Olatz Gonzalez-Mikele Eizagirre bikoek eta Be

Udalak Listorretan egindako aldaketak positibotzat jo ditu Eguzkik. Hala ere, udalari “irmoa” izateko eta legea aplikatzeko eskatu dio ingurumena zaintzen ez dutenekin. Horiek “parke natural batean daudela ahazten” dutela adierazi du Eguzkik, “Oreretako biztanle guztien ondasun publikoa mespretxatuz”. Neurri horiek PSE-EEren urteetako “utzikeriarekin hautsi” dutela iritzi dio Eguzkik: “Buen eta Merinok ‘nahi duzuna egin’ politika martxan jarri zuten, eta irudi narrasa, zikina, kaotikoa eta udalak utzita daukana eduki du. Horrek herritarrak parke horretara ez joatea eragin du”. Gaineratu duenez, PSE-EEk legea aplikatzea “ahaztu” egiten zuen. Eguzkik halako “erabaki ausartak” hartzera animatu du udala, “auto kopuruari mugak jarriz eta behar izanez gero, berriro garraio publikoa ezarriz”.

Tibeteko medikuntza tradizionala: osasuna gure erroetan dago goiburuko hitzaldia emango dute bihar, asteazkenarekin, Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan, 19:00etatik aurrera. Rokpa Euskadi GKEk antolatu du, Tibeteko Nangchen eskualdeko Shonda herria...

Euskaltzale konprometitua, abertzalea, euskal presoen eskubideen aldekoa, inoiz ez zuen kale egiten haien aldeko karteladetan, eta langile fina. Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteko Ohorezko Bazkide, horien artean, emakume bakarra izan da, gainera. Halakoxea zen, joan den ostiralean zendu zen Arantxa Erriondo. Bizitza gogorra izanagatik, ezpainetan irribarrea inoiz falta ez zuen emakumea zen, ezta bizitzeko grina eta indarra ere. Maitasunagatik herria utzi, Patxi Galdos senarrarekin ihesi joan zen Ipar Euskal Herrira. Errefuxiatua zuen senarra. Biriatun ezkondu ziren, eta Landetara (Okzitania) bizitzera joan, ondoren. Beste iheslariekin batera, eta paperik gabe zirela, heldu ziren mundura bertan bere seme-alabak, eta haiek txikitatik jaso zuten euskararekiko konpromisoa eta gurasoek halabeharrez utzitako herriarekiko atxikimendua. Kantazaleak ere baziren Arantxa eta Patxi, eta euskal kanturik eta zoriontasunik ez omen zen falta haien etxearen bueltan, gogorrenean ere. Seme-alabek 14 eta 15 urte zituztela itzuli ziren Errenteria-Oreretara Arantxa eta Patxi. Herrira itzultzea zen haien ilusioa. Itzuli zirenetik, bere herriarekiko konpromiso sendoa izan zuen Arantxak, auzo elkarteetan batez ere, gehienbat Erdialdekoan. Herritarren arazoak bideratzeko modua zuen hori, horretan ere konprometitua baitzen. Beraungo institutuko lehenengo D ereduko taldearen atzetik ere Arantxaren itzala suma daiteke. Bere ekinez jarri zuten martxan, eta baita Beraungo auzo elkartean guraso erdaldunentzat antolatutako euskara eskolak ere. Bide oparoa, Arantxarena, [...]

Irungo udaletik San Pedro eta San Martzial jaietan Urdanibia plazan txosna jarri ahal izango duten taldeen izenak jakinarazi dituzte. Hauek dira: Santiagotarrak Kirol Elkartea, Ramuntxo Trinkete Kluba, Smart Way elkartea, Hazia Kultur Elkartea, Txingud...

Lana, duintasuna, eskubideak. Danok Gernikara goiburuarekin mobilizazio handia egin nahi du CCOO sindikatuaren EAEko ordezkaritzak datorren larunbatean, ekainaren 2an, Gernikan (Bizkaia). Gernikara oinez joango dira CCOOeko kideak, hiru zutabetan banatuta: Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik abiatuta. Gaur irten da Gipuzkoako zutabea, Irundik. Arabako martxalariak igandean abiatu ziren Gasteiztik, eta Bizkaiko martxa atzo hasi zen Barakaldon. Goizeko bederatzietan abiatu dira Lope Irigoien kalean CCOOek duen egoitzatik. Laurogei pertsonek egin dute Irun eta Errenteria-Orereta arteko bidea oinez, “Negoziazio kolektiboaren alde. Ekoizpen eta industria ehunaren defentsan” zioen pankartaren atzetik. Izan ere, hori da Irundik abiatu den zutabeak herrialdean barrena zabalduko duen mezua. Arabakoak langabeen babeserako neurriak aldarrikatuko ditu, eta Barakaldotik ateratakoak zerbitzu publikoen babesa eta beste fiskalitate bat eskatuko du. Bidean enpleguaren alde eta Espainiako Gobernua, Raxoi presidentea, patronala eta banketxeen aurkako mezuak oihukatu dituzte, baita Borbondar monarkiaren kontrakoak ere. Mobilizatzeko deia Oreretara bidean Irungo eta Oiartzungo industriaguneetan sartu dira. Gaintzurizketan geratu behar izan dute, beroagatik, atseden hartzeko. Nolanahi ere, espero baino lehenago iritsi dira Errenteriako Zumardira, 12:30erako —ordubietan zuten komunikabieekin hitzordua egina—. Zumardira iritsi direnean zenbait militante zituzten zain. Patxi Cornejo Oarso-Bidasoko arduradunak eskerrak eman dizkie ibiltariei, eta dei egin die eskualdeko langileei eta langabeei “enpleguaren alde egiten diren mobilizazio guztietan parte hartzeko”.

Hondarribiko Txirrindulari Elkarteko Triatloi sailak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, 400 korrikalari inguruk parte hartu zuten Hondarribiko triatloiaren laugarren edizioan. Bi triatloi izan ziren; promozio triatloia bata, eta sprint triatloia bestea, federatuentzat. Federatuen mailan, emakumezkoetan, Ane Ziaran eibartarra izan zen garaile, 1:17:24ko denborarekin, eta gizonezkoetan aldiz, Nicholas Kastelein australiarra 1:03:16ko denborarekin. Gipuzkoako triatloi sprint txapelketarako puntuagarria izan zen proba nagusia eta 750 metro igerian, 20 kilometro bizikleta gainean eta 5 kilometro lasterka burutu zituzten. Puntuak batuta, Ziaran berak eskuratu zuen emakumezkoetan garaipena, eta Saltoki-Trikideko Mikel Otaegik gizonezkoetan. Promozio triatloian aldiz, emakumezkoetan Pili Esnaola izan zen lehena. Gizonezkoetan, Mikel Saralegi eta Iñigo Cordal hondarribiarra bigarren sailkatu zen minutu bat geroago. Herritarrentzako promozio triatloian, 350 metro igerian, 10 kilometro bizikletan eta 2,5 kilometro lasterka burutu zituzten.

Kultura sailak irailean ospatuko dituzten Herriko Jaietarako ekintza proposamenak aurkezteko epea ireki du. Elkarte eta kultur eragileei zuzendu diete deialdia eta proposamenak bidezkoak badira, jaietako programan txertatuko dituzte. Gastua neurtuz In...

Ferian parte hartu zuten guztiei eskerrak eman diete, bereziki antolakuntzan aritu ziren 150 pasaitarrei. “Ez da erraza izan, baina merezi izan du”, esan dute jai batzordeko kideek. “Egun bizi dugun egoera ekonomiko zailean Sanferminetarako laguntza lortu dugu, eta ez edonola gainera; elkarlanean eta festa giroan” nabarmendu dute. Baina jai batzordearen balorazioa ez da horretara mugatu. Larunbat gauean karpa barruan egon zen “erasoa” gaitzesteko baliatu dute oharra. Hona hitzez hitz, jai batzordearen balorazioa: Oharra