2012/5/29

Ekleylson Marques brasildarrak irabazi du Pasaiako BTT proba

Bigarren postuan Aitor Hernandez iritsi zen eta hirugarrena Alexander Ordeñana izan zen. Guztira, 96 txirrindularik parte hartu zuten Mendiolako lasterketan. Elite mailakoek 33 kilometroko zirkuitua osatu zuten, baita 23 urtez azpikoek eta master 30ekoek ere. Kadeteek, berriz, 13 kilometro egin zituzten (ibilbideari bi bira) eta emakumeek eta Gazteek 20km (3 bira). Beteranoek, aldiz, 26 kilometro (4 bira). Zirkuituak zailtasun dezentekoa duen arren, ez zen nabarmentzeko moduko ezbeharrik izan. Elite Mailan, Euskadiko Opean Ekleylson Marquesek irabazi zuen, eta Gipuzkoakoa Iker Arruabarrena. Sariak banatzen Amaia Agirregabiria alkatea izan zen San Pedron, baita lasterketaren arduradun Josetxo Maneiro ere. Liderraren elastikoa Txirrindularitzaren Federazioko arduradun  Arkaitz Izak eman zuen. Pasaiako sailkapena: Elite: 1 postua:Ekleson Marques 2 postua:Aitor Hernandez 3 postua: Alexander Ordeñana Sub 23: 1 postua: Luis Grasa 2 postua: Asier Juanbeltz 3 postua: Andres Etxeberria Master 30: 1 postua: Jose Luis Iñorbe 2 postua: Jose Mari Goia 3 postua: Iker Irastorza Master 40: 1 postua: Thomas Estrat. 2 postua: Iñigo Garaioa 3 postua: Juan Alonso Emakumeak: 1 postua: Esti Garcia 2 postua: Ainhoa Eraña Gazteak: 1 postua: Mathias Rekalde 2 postua: Miguel Sanzol 3 postua: Eneko Corrales Kadeteak: 1 postua: Iosu Diaz 2 postua: Martin Erdozain 3 postua: Oier Belaskoain

admin

3. Mailara igotzeko lehenengo kanporaketa San Martin taldearen kontra jokatuko du Pasaiak

Larunbatean, 16:30ean, Don Boscon. Han dute zita zuri-gorrien zaleek larunbatean. 3. mailara igotzeko play-off-ak jokatu behar ditu Pasaiak. Igoerarako borrokan, lehengo kontrarioa Bilboko San Martin taldea dute. Hurrengo kanporaketa datorren astean jokatuko dute, baina etxetik kanpo. Oraindik zehazteko dago Getxo edo Bermeoren kontra izango den, baina Pasaia Kirol Elkarteak autobusak antolatuko dituela aurreratu du, zaleak hara eraman eta jokalariek haien babesa gertutik igarri dezaten.

admin

San Fermin Jaietarako kartelak, ostirala arte

Ostiralean bukatuko da sanferminetarako kartel lehiaketan parte hartzeko epea.  Pasaian jaio edota bizi den edonork har dezake parte. Originalak Kultura eta Hezkuntza Sailean aurkeztu behar dira, Trintxerpeko Euskadi Etorbideko 61. zenbakian.

admin

Lagun Artea elkartearen erakusketa Kultur Etxean

Lagun Artea elkarteak eskulanen erakusketa zabalduko du Kultur Etxean. Gaur eta bihar bisita daiteke, 19:00etatik 21:00etara.

admin

Oiartzunen gizon bat falta da, eta bila ari dira larrialdi taldeak

Herenegun arratsaldeaz geroztik ez dute gizon baten berririk herrian, eta bila ari dira larrialdi zerbitzuak. Ertzaintzak jakinarazi du 66 urte dauzkala gizonak. Igandean senideekin bazkaldu zuen, eta harrezkero ez dute haren berririk. Oiartzunen ber...

admin

Tindufetik 11 haur etorriko dira aurten, uda “bakean” igarotzeko

Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren 11 haur saharar izango dira aurten Irunen udako oporraldian, udalaren eta Tadamun Txingudiko Sahararen Lagunak elkartearen arteko akordioari esker. Euskadiko Fronte Polisarioaren ordezkaritzak eta Euskal Fondoaren Sahara Koordinatzeko Unitateak sustatzen duten Oporrak Bakean programaren barruan kokatzen da egitasmoa. 7 eta 12 urte bitarteko haurrak dira, eta horietako hirurentzat oraindik ez dago harrera familiarik. Horregatik, Irungo gizartea sentsibilizatzeko eta haurrak jasotzeko behar diren hiru familia horiek lortze aldera, hainbat jarduera antolatu zituzten larunbat arratsaldean Zabaltza plazan, gehienak haurrei begira. Maite Cruzado Gizarte Ongizate eta Lankidetzarako ordezkariak eta Andoni Irastorza Tadamun-eko presidenteak aurkeztu zuten ekimena. “Oporrak bakean programari buruzko informazioa zabaltzeko aukera eman nahi dugu, eta bide batez herritarrak sentsibilizatu nahi ditugu Tindufen bizitzen den egoeraz”, argitu zuen Cruzadok. Helburua Tindufeko umeen gabezia eta beharren gaineko informazioa ematea denez, stand bat jarriko dute Zabaltzan, Oporrak Bakean programa eta Tadamunen jarduerari buruz gehiago jakin nahi dutenek horretarako aukera izan dezaten. Biharko ekitaldira joatea posible ez duten interesdunek telefonoz lor dezakete informazioa, udalaren Lankidetza Sailera (943 50 53 68), edo Txingudiko Sahararen Lagunen Elkartera (666 50 13 50) deituta. Hamabi urteko elkarlana 2000. urtean hasi zen Irungo Udala Oporrak Bakean programan parte hartzen. Tadamunek hartzen du bere gain ekimenaren [...]

admin

Aldundiaren ildo estrategikoak azalduko dituzte Irunen, asteazkenean

Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak herriz herri ari dira erakundearen ildo estrategikoak gipuzkoarrei azaltzen. Atzo hasi ziren, Donostian eta Azpeitian, eta bihar Irunen izango dira, Bidasoa Lanbide Eskolan. Aldunditik esan dutenez “bilera irekiak izango dira. Ildo nagusien berri eman ondoren, herritarrekin solasean ariko dira foru ordezkariak.”   Aipatutako herriez gain, Zarautz, Beasain, Arrasate, Lasarte, Eibar, Errenterian eta Tolosan izango dira solasaldiak.

admin

Pasaitar askok egin dituzte hamalau orduak

Pasaitar askok parte hartu dute lehengo igandean Tolosan lau urtetik behin antolatzen duten 14 orduko mendi ibilaldian. Donibanetik 15 bat lagun joan ziren, eta horietatik batzuk beren argazkia helarazi dute. Hona hemen.

admin

Gazte bati botila batekin jotzeagatik, atxilotua

25 urteko gazte bat atxilotu zuen igande goizean Ertzaintzak, beste bati botila batekin aurpegian jotzeagatik. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, dantzaleku baten kanpoaldean eztabaida izan zen, ustezko erasotzaileak neska bat mehatxatu zuelako. Nes...

admin

UEMAko bazkarirako txartelak, salgai

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen Eguna Goizuetan izango da aurten, ekainaren 9an. Oiartzungo Udalak oiartzuar guztiak gonbidatu ditu hara, «gure herria ere UEMAko kide baita». Herri bazkarirako txartelak 18 euroan (12 euro 14 urtez beherak...

admin

1957 urtean jaiotakoen bazkaria Antxon

1957an jaiotakoentzako bazkaria antolatu dute ekainaren 16rako. Bazkaria Armonia elkartean izango da. 14:30ean hasiko da bazkaria, baina aurretik Azokan bilduko dira, poteorako. Bazkariak 50 euro balio du, eta izena eman nahi dutenek ekainaren 8a baino...

admin

Etxebizitza eta osasunari buruzko hitzaldia eskainiko dute ostegunean Kabigorri Ateneoan

Gure etxebizitzak osasunerako kaltegarriak izan daitezke. Etxebizitzaren kokapenak, inguruko zein barruko telekomunikabide azpiegiturek, gailu elektrikoek, eta beste hainbat faktorek eragin dezakete gure osasunean. Horretaz jardungo dute ostegunean Pe

admin

Leka Enea, Ohorezko Mailan ere

Aurten Lehen Mailan aritu den Leka Enea Mahai Teniseko bigarren taldea Ohorezko Mailan jokatuko du datorren denboraldian, joan den asteburuan igoera kanporaketan garaipena lortu eta gero. Hala, Irundarrek ordezkari bana izango dute gizonezkoen bi maila nagusietan, Superdibisioan eta Ohorezko Mailan. Emakumeen taldea ere urrezko kategorian aritzen da. Leka Eneako bigarren taldeak asteburuan Almerian (Andaluzia, Espainia) jokatu zuten igoera kanporaketetan lortu zuen helburua. Larunbatean, irundarrek Termosur Calellaren aurka 1-4 irabazi zuten, eta emaitza horrekin lortu zuten Ohorezko Mailara igotzea. Irundarren mutilen bigarren taldean jokalari beteranoak eta goi mailetan jokatu gabeko gazteak aritzen dira. Taldetik esan dutenez, “gazteek eskarmentua hartzea” da bigarren taldearen helburua, etorkizunean Superdibisioan jokatu ahal izateko. Horretarako, garrantzitsua da Ohorezko Mailan aritzea, Superdibisioko jokalarien maila duten aurkarien kontra aritzeko aukera izango dutelako. Superdibisioko taldea laugarren Mutilen Superdibisioan jokatzen duen taldea laugarren geratu da, azken partidan Collosaren kiroldegian 0-3 irabazi eta gero. Denboraldi bikaina egin dute irundarrek, eta datorren urtean ere Europan jokatzeko aukera izango dute. Caja Sur Priego izan da 2011-2012 denboraldiko txapelduna. Neskak zortzigarren Nesken Superdibisioa ere asteburuan bukatu zen. UCAM Cartagena izan da hoberena ligan, eta Leka Enea zortzigarren geratu da. Azken partidan etxean galdu egin zuten irundarrek, hirugarren geratu den Mataroren Quadisen kontra (1-4). Nesken maila gorenean [...]

admin

10.000 euro garbiketarako, 2012 urtean

Kopuru hori gastatu dute udal langileek hiri altzariak garbitzen. Udaletik gogoratu dute udal araudiaren arabera, baimendutako tokietatik kanpo kartelak jartzea lege-hauste larria dela, eta 750-1.500 euro arteko isunarekin zigortuta dagoela.

admin
Gehiago