Gazte bati botila batekin jotzeagatik, atxilotua
25 urteko gazte bat atxilotu zuen igande goizean Ertzaintzak, beste bati botila batekin aurpegian jotzeagatik. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, dantzaleku baten kanpoaldean eztabaida izan zen, ustezko erasotzaileak neska bat mehatxatu zuelako. Nes...
25 urteko gazte bat atxilotu zuen igande goizean Ertzaintzak, beste bati botila batekin aurpegian jotzeagatik. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, dantzaleku baten kanpoaldean eztabaida izan zen, ustezko erasotzaileak neska bat mehatxatu zuelako. Neskaren lagunetako bat neska laguntzera joan zen, eta atxilotuak, hutsik zegoen vodka botila batekin jo zuen aurpegian.
Zauritua ospitalera eraman zuten, eta ustezko erasotzailea dantzalekuaren inguruan atxilotu zuten ertzainek.
