Oiartzunen gizon bat falta da, eta bila ari dira larrialdi taldeak

Herenegun arratsaldeaz geroztik ez dute gizon baten berririk herrian, eta bila ari dira larrialdi zerbitzuak. Ertzaintzak jakinarazi du 66 urte dauzkala gizonak. Igandean senideekin bazkaldu zuen, eta harrezkero ez dute haren berririk. Oiartzunen ber...

Herenegun arratsaldeaz geroztik ez dute gizon baten berririk herrian, eta bila ari dira larrialdi zerbitzuak. Ertzaintzak jakinarazi du 66 urte dauzkala gizonak. Igandean senideekin bazkaldu zuen, eta harrezkero ez dute haren berririk.

Oiartzunen bertan aurkitu zuten gizonaren autoa, herenegun arratsean, industrigune batean. Ingurua arakatzen ari dira larrialdi zerbitzuetako kideak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.