Ane Ziaran eta Nicholas Kastelein izan dira triatloi probako azkarrenak

Hondarribiko Txirrindulari Elkarteko Triatloi sailak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, 400 korrikalari inguruk parte hartu zuten Hondarribiko triatloiaren laugarren edizioan. Bi triatloi izan ziren; promozio triatloia bata, eta sprint triatloia bestea, federatuentzat. Federatuen mailan, emakumezkoetan, Ane Ziaran eibartarra izan zen garaile, 1:17:24ko denborarekin, eta gizonezkoetan aldiz, Nicholas Kastelein australiarra 1:03:16ko denborarekin. Gipuzkoako triatloi sprint txapelketarako puntuagarria izan zen proba nagusia eta 750 metro igerian, 20 kilometro bizikleta gainean eta 5 kilometro lasterka burutu zituzten. Puntuak batuta, Ziaran berak eskuratu zuen emakumezkoetan garaipena, eta Saltoki-Trikideko Mikel Otaegik gizonezkoetan. Promozio triatloian aldiz, emakumezkoetan Pili Esnaola izan zen lehena. Gizonezkoetan, Mikel Saralegi eta Iñigo Cordal hondarribiarra bigarren sailkatu zen minutu bat geroago. Herritarrentzako promozio triatloian, 350 metro igerian, 10 kilometro bizikletan eta 2,5 kilometro lasterka burutu zituzten.

Promozio triatloia eta sprint triatloiak egin dituzte.

Promozio triatloia eta sprint triatloiak egin dituzte.


Hondarribiko Txirrindulari Elkarteko Triatloi sailak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, 400 korrikalari inguruk parte hartu zuten Hondarribiko triatloiaren laugarren edizioan. Bi triatloi izan ziren; promozio triatloia bata, eta sprint triatloia bestea, federatuentzat.

Federatuen mailan, emakumezkoetan, Ane Ziaran eibartarra izan zen garaile, 1:17:24ko denborarekin, eta gizonezkoetan aldiz, Nicholas Kastelein australiarra 1:03:16ko denborarekin. Gipuzkoako triatloi sprint txapelketarako puntuagarria izan zen proba nagusia eta 750 metro igerian, 20 kilometro bizikleta gainean eta 5 kilometro lasterka burutu zituzten. Puntuak batuta, Ziaran berak eskuratu zuen emakumezkoetan garaipena, eta Saltoki-Trikideko Mikel Otaegik gizonezkoetan.

Promozio triatloian aldiz, emakumezkoetan Pili Esnaola izan zen lehena. Gizonezkoetan, Mikel Saralegi eta Iñigo Cordal hondarribiarra bigarren sailkatu zen minutu bat geroago.

Herritarrentzako promozio triatloian, 350 metro igerian, 10 kilometro bizikletan eta 2,5 kilometro lasterka burutu zituzten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.