Kirolaren ate irekiak, igandean

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, urtero, Kirolera Hurbiltzeko Eguna antolatzen dute, eta igande honetan izango da, kirol patronatuak jakinarazi duenez. Batik bat kirola egiteko ohitura ez duten pertsonak gonbidatu ditu, “kirola egiteak zein g...

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, urtero, Kirolera Hurbiltzeko Eguna antolatzen dute, eta igande honetan izango da, kirol patronatuak jakinarazi duenez. Batik bat kirola egiteko ohitura ez duten pertsonak gonbidatu ditu, “kirola egiteak zein garrantzia duen erakusteko, kohesio soziala lortzeko, osasunarentzat onurak dituelako eta norberaren gogobetetze maila garatzeko”.

Galtzarabordako eta Fanderiako instalazioak egongo dira zabalik, eta sarrera doakoa da (asegurua ordaindu behar dute soilik abonatuak ez direnek). Egun horretan, gainera, squash eta padel pistetarako sarrera librea izango da.

09:30ean Tai-chi eskola izango da, ordu eta erdikoa. Kirol horren bidez, gorputza, gogoa eta espiritua lantzen direla jakinarazi du patronatuak.

Beste ekimen bat Montain Bike irteera da. 09:00etan aterako dira Fanderiatik, eta 25 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik, Jaizkibelgo suebakian barrena.

Bestalde, 10.00etatik 13:00etara, judo jaialdia izango da Galtzarabordako kiroldegian. Kasu horretan ere sarrera doakoa da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.