Jaietarako proposamenak aurkez ditzakete hondarribiarrek
Kultura Sailak herriko jaietarako ekitaldi proposamenak aurkezteko epea ireki du. Elkarte eta kultur eragileei zuzendu diete deialdia, «eta proposamenak bidezkoak badira», Kultura Sailaren arabera, jaietako programan txertatuko dituzte. Gastua neurt...
Kultura Sailak herriko jaietarako ekitaldi proposamenak aurkezteko epea ireki du. Elkarte eta kultur eragileei zuzendu diete deialdia, «eta proposamenak bidezkoak badira», Kultura Sailaren arabera, jaietako programan txertatuko dituzte.
Gastua neurtu
Interesa dutenek eskaera orria Bezeroaren Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dute, ekainaren 11 baino lehen. Ekintzaren behar tekniko eta ekonomikoak zehaztu behar dituzte bertan.
«Egungo ekonomia egoera dela eta, aurten bereziki aurkezten diren proposamenen gastua neurtzen saiatzea eskatzen dugu», argitu du Txomin Sagarzazu Kulturako zinegotziak. «Ondoren, gure teknikariek proposamena aztertu egingo dute, bideragarritasuna aztertzeko, bai ekonomia aldetik, baita antolaketa aldetik ere», esan du. Informazio gehiagorako Pampinot kaleko Kultura Sailera hurbil daitezke herritarrak.
