Kirol emaitzak
FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Oiartzun-Anaitasuna: 2-1. Liderrari irabazi arren, ez da mailaz igotzeko lehian sartu Oiartzun. Hirugarren postuan bukatu du denboraldia. Euskal Herriko Emakumeen II. Futbol Kopa. Oiartzun-Garazi: 14-0. Oiartzuarre...
FUTBOLA
- Ohorezko Erregional Maila. Oiartzun-Anaitasuna: 2-1. Liderrari irabazi arren, ez da mailaz igotzeko lehian sartu Oiartzun. Hirugarren postuan bukatu du denboraldia.
- Euskal Herriko Emakumeen II. Futbol Kopa. Oiartzun-Garazi: 14-0. Oiartzuarrek lehen partida irabazi eta bigarren fasera pasatzeko txartela lortu dute.
ARETO FUTBOLA
- Gipuzkoako Kopa. Oiartzun-Horbel: 2-3. Horbelek irabazi du kopa eta Euskal Ligara igoko da. Oiartzuarrek lehen postuan bukatu dute liga.
SASKIBALOIA
- Gazteak, Udaberriko Torneoa. Internacional- Saskilagunak: 83-36. Zortzi talde lehiatu dira txapelketan, eta seigarren postuan bukatu dute oiartzuarrek.
- Neskak, kadeteak, Udaberriko Torneoa. Easo-Saskilagunak: 49-40. Sei talde lehiatu dira, eta hirugarren postuan bukatu dute oiartzuarrek.
