Polinesiako dantzen jaialdia igandean
Igandean Polinesiako dantzen jaialdia izango da Errenteriako Hiria Kulturgunean. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrerak 5 euroko prezioa du. Errenteria Hiria kulturguneko leihatilan lor daitezke ohiko ordutegian. Hala ere, beste modu bat ere izang...
Igandean Polinesiako dantzen jaialdia izango da Errenteriako Hiria Kulturgunean. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrerak 5 euroko prezioa du. Errenteria Hiria kulturguneko leihatilan lor daitezke ohiko ordutegian.
Hala ere, beste modu bat ere izango dute interesdunek sarrera lortzeko, HITZA-ko harpidedun izanez gero. Izan ere, bi pertsonentzako bina sarrera zozkatzen ditu. Horretarako, telefonoz 943 34 03 30 zenbakira dei daiteke edo emailez oarsobidasoa[a bildua]hitza.info helbidera idatzi. Izen abizenak, telefono zenbaki bat eta harpidedun kodea eman behar dira, eta baita herria zehaztu ere.
