Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKultura

XVI. edo XVII. mendeko galeoi baten kanoi bat aztertzen ari da aldundia

Hondarribiko Historiaren Lagunak Elkarteak, hiriko bizilagun batek emanda, artilleriako pieza bat jaso du. Arrantzalea izaki, itsasoan aurkitu zuen pieza herritarrak, eta duela 20 urte baino gehiagotik zuen pieza gordeta. Elkartea, Hondarribiko kultur ondarea babestu nahian, Hondarribiko uretan aurkitutako kanoia aztertzen hasi da, Arma Plaza Fundazioarekin batera. Artilleriako pieza bat da, kanoi tankerakoa, txikia eta astuna, itsasontzietan urkila baten gainean jartzen zena. XVI. eta XVII. mende artekoa da, ia hiru metroko luzera du eta osorik dago. «Ez da ohikoa horrelako piezak aurkitzea, eta kanoi hau berreskuratuta gure ondarea aberastuko dugu», azaldu dute elkarteko kideek. Hondarribiko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari gailuaren birgaitze lanak egiteko eskatu dio, eta zaharberritze lanetan hasi dira jada, Irungo Gordailun, Gipuzkoako Kultur Ondare Higigarriaren zentroan. Lanak bi hilabetetan bukatzea espero dute, eta ondoren, udalak erabakiko du zer egin kanoiarekin. Miren Aierbe udaleko arkeologoak azaldu duenez egoera oso onean dago kanoia: «Piezak hautsita aurkitzea izaten da ohikoena, eta kanoiak, karelean finkatzeko urkila ere badauka». Herriko bizilagunak egin duen dohaintzaren harira, Aierbe arkeologoak gogorarazi du ez dela izan horrelakoren bat jaso duten lehen aldia; izan ere, fuela urte batzuk herritar batek Montserrateko Estela eman zuen. Pieza hori Hondarribiko Udalak Irungo Oiasso Erromatar Museoari eman zion, eta gaur egun bertan ikus [...]

admin
Oarsoaldea
2012/05/30
Kanoia Gordailuko biltegian aztertzen ari dira.

Kanoia Gordailuko biltegian aztertzen ari dira.

Hondarribiko Historiaren Lagunak Elkarteak, hiriko bizilagun batek emanda, artilleriako pieza bat jaso du. Arrantzalea izaki, itsasoan aurkitu zuen pieza herritarrak, eta duela 20 urte baino gehiagotik zuen pieza gordeta. Elkartea, Hondarribiko kultur ondarea babestu nahian, Hondarribiko uretan aurkitutako kanoia aztertzen hasi da, Arma Plaza Fundazioarekin batera.

Artilleriako pieza bat da, kanoi tankerakoa, txikia eta astuna, itsasontzietan urkila baten gainean jartzen zena. XVI. eta XVII. mende artekoa da, ia hiru metroko luzera du eta osorik dago. «Ez da ohikoa horrelako piezak aurkitzea, eta kanoi hau berreskuratuta gure ondarea aberastuko dugu», azaldu dute elkarteko kideek.

Hondarribiko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari gailuaren birgaitze lanak egiteko eskatu dio, eta zaharberritze lanetan hasi dira jada, Irungo Gordailun, Gipuzkoako Kultur Ondare Higigarriaren zentroan. Lanak bi hilabetetan bukatzea espero dute, eta ondoren, udalak erabakiko du zer egin kanoiarekin. Miren Aierbe udaleko arkeologoak azaldu duenez egoera oso onean dago kanoia: «Piezak hautsita aurkitzea izaten da ohikoena, eta kanoiak, karelean finkatzeko urkila ere badauka».

Herriko bizilagunak egin duen dohaintzaren harira, Aierbe arkeologoak gogorarazi du ez dela izan horrelakoren bat jaso duten lehen aldia; izan ere, fuela urte batzuk herritar batek Montserrateko Estela eman zuen. Pieza hori Hondarribiko Udalak Irungo Oiasso Erromatar Museoari eman zion, eta gaur egun bertan ikus daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.