Antzerki eskolaren lehen uzta taula gainean ikusteko aukera

Antzerki Astea antolatu dute eskolan diharduten antzerki taldeek, ekainaren 5etik 9ra bitartean Zazpi antzezlan eta bukaerako festa. Horixe Pasaiako Antzerki Eskolaren barruan biltzen diren antzerki taldeek datorren asterako osatu duten eskaintza. Antzerki Astea antolatu dute lehen aldiz, ekainaren 5ean hasi eta 9ra bitartean. Iazko irailaren 6an aurkeztu zuten publikoki Pasaiako Antzerki Eskola. Udala, Euskal Antzerkizaleen Elkartea eta herriko antzerkizaleak batu dira proiektuan. 100 haur eta gazte inguru Lehen ikasturtean 100 bat haur eta gazte inguru aritu dira eskolan, lau barrutietan sortu diren bederatzi taldeetan. Eskolako arduradunek esan dutenez, astero, ordubetez «sormenerako gune askea» eskaini diete haurrei, «jolasteko eta ondo pasatzeko gune erakargarri bat». Egitaraua San Pedro Ekainak 5, asteartea. 18:00etatik aurrera, Udal Aretoan, Lilikoko taldea, eta Trintxerpeko Karmengo Ama Herri Ikastetxeko taldea. Ekainak 6, asteazkena. 18:00etan, Udal Aretoan, Donibaneko Hanka Hutsik Eroak taldea, eta Sudurpunti taldea, Pasaia-Lezo Lizeokoa. Antxo Ekainak 7, osteguna. 18:00etan, Antxoko Ipotxak eta Ipurtarin taldeak, eta 19:00etatik aurrera, berriz, Pasaia-Lezo Lizeoko Gipuzkerrak taldea eta Zortzi eta Bat taldea, Pasai Antxokoa. Ekainak 9, larunbata. 17:00etan, bukaerako festa egingo dute antzerki talde guztiek, batera, Donibaneko Santiago plazan.

PASAIAKO_ANTZERKI_ESKOLA

PASAIAKO_ANTZERKI_ESKOLA

Antzerki Astea antolatu dute eskolan diharduten antzerki taldeek, ekainaren 5etik 9ra bitartean

Zazpi antzezlan eta bukaerako festa. Horixe Pasaiako Antzerki Eskolaren barruan biltzen diren antzerki taldeek datorren asterako osatu duten eskaintza. Antzerki Astea antolatu dute lehen aldiz, ekainaren 5ean hasi eta 9ra bitartean.
Iazko irailaren 6an aurkeztu zuten publikoki Pasaiako Antzerki Eskola. Udala, Euskal Antzerkizaleen Elkartea eta herriko antzerkizaleak batu dira proiektuan.
100 haur eta gazte inguru

Lehen ikasturtean 100 bat haur eta gazte inguru aritu dira eskolan, lau barrutietan sortu diren bederatzi taldeetan. Eskolako arduradunek esan dutenez, astero, ordubetez «sormenerako gune askea» eskaini diete haurrei, «jolasteko eta ondo pasatzeko gune erakargarri bat».

Egitaraua
San Pedro
Ekainak 5, asteartea. 18:00etatik aurrera, Udal Aretoan, Lilikoko taldea, eta Trintxerpeko Karmengo Ama Herri Ikastetxeko taldea.
Ekainak 6, asteazkena. 18:00etan, Udal Aretoan, Donibaneko Hanka Hutsik Eroak taldea, eta Sudurpunti taldea, Pasaia-Lezo Lizeokoa.
Antxo
Ekainak 7, osteguna. 18:00etan, Antxoko Ipotxak eta Ipurtarin taldeak, eta 19:00etatik aurrera, berriz, Pasaia-Lezo Lizeoko Gipuzkerrak taldea eta Zortzi eta Bat taldea, Pasai Antxokoa.
Ekainak 9, larunbata. 17:00etan, bukaerako festa egingo dute antzerki talde guztiek, batera, Donibaneko Santiago plazan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.