Ikastola Eguna ospatuko dute Haurtzaron

Igandeko festa 08:30ean hasiko da, eta egun guztian zehar izango dira ekitaldiak ikastolan Igandean, 08:30ean jaurtiko dituzte suziriak Haurtzaron, aurtengo Ikastola Eguna hasteko, eta ikasle eta gurasoek ginkanari ekingo diote. 11:30ean, eskolaz kanpo...

Igandeko festa 08:30ean hasiko da, eta egun guztian zehar izango dira ekitaldiak ikastolan

Igandean, 08:30ean jaurtiko dituzte suziriak Haurtzaron, aurtengo Ikastola Eguna hasteko, eta ikasle eta gurasoek ginkanari ekingo diote. 11:30ean, eskolaz kanpoko ekintzen emanaldiak izango dira, eta 12:00etan egingo dute ekitaldi ofiziala: DBH 4. Mailako ikasleen agurra, esker ona Eskuttuni, ginkanako sari banaketa… Ondoren, eskolaz kanpoko ekintzen emanaldiekin jarraituko dute.

14:00etan bazkalduko dute pilotalekuan. Arratsaldean, berriz, beste hainbat ekimen izango dira: makilaje tailerra, haur jolasak, Jon magoaren emanaldia, gaztelu puzgarriak, ohe elastikoak, karaokea, Bide Batez taldearekin dantzaldia…

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.