Oiartzungo Garbigunea bisitatu dute zinegotziek
Julen Mendoza alkateak, Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak, Luisma Diez Hirigintza zinegotziak eta Jose Manuel Herzog PPko zinegotziak Oiartzungo Garbigunean izan dira gaur goizean. Duela hilabete inauguratu zuten gune hori, San Marko Mankomuni...
Julen Mendoza alkateak, Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak, Luisma Diez Hirigintza zinegotziak eta Jose Manuel Herzog PPko zinegotziak Oiartzungo Garbigunean izan dira gaur goizean.
Duela hilabete inauguratu zuten gune hori, San Marko Mankomunitatearen barruan daude herritarrei zerbitzua emateko; zehazki, etxeko hondakinak kudeatzeko. Ferradasen arabera, Garbigunea “emaitza onak” ematen ari da.
Garbigunea astelehenetik larunbatera dago zabalik goizez, 10:00etatik 13:00etara, eta astelehen, asteazken eta ostiraletan baita arratsaldez ere, 17:00etatik 20.00etara.