
Hondarribiko Futbol Elkarteak ezin hobe bukatu du 2011-2012 denboraldia. Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldeak mailan jarraitzeko helburua bete zuen larunbatean eta futbola Hondarribian bultzatu nahaian, udarako futbol eskola martxan...

Mende erdia beteko du Alabergako Arditurri elkarteko danborradak. Hori dagokion bezala ospatzeko hainbat ekimen prestatu ditu elkarteak. Batetik, uztailaren 14an bazkaria egingo dute Lintzirin hotelean, eta herritar guztiei irekia dagoela zehaztu dute....

Zerbitzu publikoak, unibertsalak eta doakoak! lelopean, 11:00etatik 12:00etara auto karabana egingo dute, plazatik hasita. Eta gero, 12:00etatik 13:00etara, elkarretaratzea egingo dute plazan, eta panelak prestatuko dituzte.

Pasaia Donibaneko kantinan, kontzertua antolatu dute etzirako (ekainak 2). 21:00etatik aurrera, punk folk agresiboa entzuteko aukera izango da han, Imanol Carballo eta Zudaireren eskutik. Horrez gain, ekainaren 17rako erromeria antolatu dute Trikibeltz...

Ez dute erakunde armatuko agintari bezala epaitzeko eskatuko; etakide izatea leporatuko diote. Gurrutxaga eta Xabier Aranburu igandean atxilotu zituzten Parisko Fiskaltza antiterroristak adierazi du ikertzaileen datuen arabera ezin dela esan Oroitz Gur...

Antzerki Astea antolatu dute eskolan diharduten antzerki taldeek, ekainaren 5etik 9ra bitartean Zazpi antzezlan eta bukaerako festa. Horixe Pasaiako Antzerki Eskolaren barruan biltzen diren antzerki taldeek datorren asterako osatu duten eskaintza. Antzerki Astea antolatu dute lehen aldiz, ekainaren 5ean hasi eta 9ra bitartean. Iazko irailaren 6an aurkeztu zuten publikoki Pasaiako Antzerki Eskola. Udala, Euskal Antzerkizaleen Elkartea eta herriko antzerkizaleak batu dira proiektuan. 100 haur eta gazte inguru Lehen ikasturtean 100 bat haur eta gazte inguru aritu dira eskolan, lau barrutietan sortu diren bederatzi taldeetan. Eskolako arduradunek esan dutenez, astero, ordubetez «sormenerako gune askea» eskaini diete haurrei, «jolasteko eta ondo pasatzeko gune erakargarri bat». Egitaraua San Pedro Ekainak 5, asteartea. 18:00etatik aurrera, Udal Aretoan, Lilikoko taldea, eta Trintxerpeko Karmengo Ama Herri Ikastetxeko taldea. Ekainak 6, asteazkena. 18:00etan, Udal Aretoan, Donibaneko Hanka Hutsik Eroak taldea, eta Sudurpunti taldea, Pasaia-Lezo Lizeokoa. Antxo Ekainak 7, osteguna. 18:00etan, Antxoko Ipotxak eta Ipurtarin taldeak, eta 19:00etatik aurrera, berriz, Pasaia-Lezo Lizeoko Gipuzkerrak taldea eta Zortzi eta Bat taldea, Pasai Antxokoa. Ekainak 9, larunbata. 17:00etan, bukaerako festa egingo dute antzerki talde guztiek, batera, Donibaneko Santiago plazan.