
Atzo jarri zuten zerbitzu berria abian eta hala, lau liburu elektroniko eta bi Tablet hartzeko aukera eskainiko dute liburutegian. “Beldur gehien duten erabiltzaileei eskaini nahi diegu teknologia berrien zerbitzu hau”, azaldu du Kotte Guev...

Amaia Gastaminzak, Hondarribia-Iruneko jokalariak, Espainiako selekzioarekin jokatuko du. Murtzian bilduko dira hilaren 28an, eta ekainaren 6an emango diote hasiera Nazioarteko Lituaniako txapelketari.

Ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak egindako proposamen sozioekonomikoa aurkeztuko dute, etzi, 19:00etan, Reina aretoan: Irtenbidea badago. Krisi eraldaketa soziala eta burujabetza dira proposamen horren oinarri nagusiak, eta “kris...

Donibaneko Usoa eta Antxoko Galepertarrak elkarteek “egungo ehiza aukerekin jarraitzearen alde agertzea” eskatuko dio udalbatzarrari. Horrez gain, erabakia Foru Aldundiari eta inguruko udalerriei ahalik azkarren helarazteko eskatuko dute he...

Ostiralean hasi eta atzo bukatu. Eguraldiak asko lagundu ez duen arren, Arraguako bizilagunek giro onean ospatu dituzte jaiak, eta jende dezente bildu da.

Goizean 353 oiartzuar bildu ziren auzoetan, Goazen plazara ekimenaren harira. 20:00etan, berriz, argazkia atera zuten Doneztebe plazan. 390 lagun elkartu ziren.

Haurren aurresku txapelketaren 26. aldia egin zuten joan den larunbatean Errenteria Hiria Kulturgunean. Landare elkarteak antolatuta, 27 dantzarik hartu zuten parte bertan. Txapelketaren argazkiak hemen bildu ditugu.

Merkataritza eta Turismo sailak Hondarribiko Erdi Aroko Azokako argazki lehiaketa antolatu du. Azoka ekainaren 9an eta 10ean egingo dute, eta lanak entregatzeko epea uztailaren 3an bukatuko da. Hondarribiko Gune Historikoan egingo dute eta partaide bak...

Hondarribiko aireportua handitzeko proiektua alde batera utziko dute, baina egungo zerbitzuek berdin jarraituko dute. Sustapen Ministerioak dekretua prestatuko du, Espainiako eta Euskal Herriko hainbat aireportutako “salbuespen” egoera adi...

Azken egunotan kantinera gehiago aukeratu dituzte. Alarde Parekideari dagokioez hauek dira hautatutako azken ordezkariak: June Arruti Bernadet (Olaberria konpainia), Amaia Aristizabal Segarra (Danborrada), Marta Eraso Narbarte (Musika Banda), Ana Cendr...

Gaztañoko Jai Batzordeak antolatuta, eta jaien egitarauaren barruan, Gaztañoko I. Krosa egingo dute ekainaren 16an. 10:30ean hasiko da proba, eta ibilbidea 6,5 kilometrokoa izango da. Parte hartzaileek, Gaztaño inguruan bi itzuli egin beharko dituzt...

500 urte bete dira Gaztelako Erreinuak Nafarroa konkistatu zuenetik. Urteurren hau dela eta, erakusketa bat eta bi hitzaldi antolatu dituzte Hondarribian. Erakusketan, Cesar Oroz-en koadroak ikusi ahal dira,eta “Por qué lo llaman anexión cuand...

Datozen urteetarako “egitasmo estrategikoak” partekatuko ditu herritarrekin. 19:00etan hasiko da ekitaldia Trintxerpeko Ziriza Etxean. Martin Garitano ahaldun nagusia eta gainontzeko foru diputatuak Pasaian izango dira gaur. Gipuzkoako udaletako ordezkariekin eta beste hainbat elkarte, erakunde, eta enpresetako kideekin bilduko dira, eta herritarrak ere gonbidatu dituzte. Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da www.gipuzkoaberri.net helbidean. Aldundiko iturrietatik adierazi dutenez, “gaurko ekitaldia Pasaian egitea Diputazioaren egiteko moduaren eta lehentasunen erakusle ere bada”. Pasaiaren biziberritzea erronka nagusietako bat dutela esan dute, eta Gipuzkoak izan beharreko aldaketa Pasaiak ere sumatu behar duela gaineratu. “Ziriza etxea pasaitarrek eurentzat nahi duten etxea da, eta pasaiatarrekin batera gauzatu beharrekoa da etxearen eta biziberritzearen inguruko proiektua”, adierazi dute. Udal eta foru hauteskundeak egin zirenetik urtebete pasatu da, eta gaurko ekitaldia urteurrenarekin lotu nahi izan dute: “Urtebetetzearen ospakizunean herritarrekin partekatuko ditugu gure hausnarketa eta etorkizunerako asmoak”. Beste hainbat udalerritan ere Gaur Pasaian egingo den bilera, Gipuzkoako beste hainbat herritan egingo dute epe hurbilean, baina formatu txikiagoan. Hilaren 30ean Irunen egingo dute, Bidasoa Lanbide Eskolan, eta ekainaren 4ean, Errenteria-Oreretan, Niessen aretoan.

Meaka auzoan motorzale bat hil da gaur goizean, haren motorra errepidetik atera ondoren. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik adierazi dutenez, lekuan bertan zendu da.

Zinpeko epaimahaiak atzo iluntzean eman zuen Clara Rangelen hilketaren inguruko epaia, eta Rangelen bikotekide izandakoa hilketaren erruduntzat jo du. Horrez gain, bikotekide ohiari Rangelen semea eta bere anaia erasotzea leporatzen zioten, eta bi kasu horietan homizidio saiakera delitu bat eta lesio delitu bat ere egotzi dizkio epaimahaiak. Horrenbestez, aho batez eskatu du indulturik ez emateko. Orain epaileak erabaki beharko du zigortuak zer-nolako kondena izango duen, zinpeko epaimahaiaren ebazpenean oinarrituta. Fiskalak 28 urte eta sei hilabeteko zigor eskaria egin zuen hiltzailearentzat; akusazio partikularrek 35 urteko kartzela zigorra, eta defentsak 15 urtekoa. Horrez gain, akusatuak barkamena eskatu izana kontuan hartzeko eskatu du.

Hilaren bukaerara arte Jon Galdosen margolanak eta egur tailak ikusteko aukera dago Mikelazulon. Elkartea 16:00etatik aurrera dago irekita asteartetik igandera arte. Herritar guztiak animatu dituzte Galdosen estilo berezia ezagutzera joatera.

EPLEko nagusien talde bakarrak lortu du garaipena asteburu honetan Udaberri txapelketan, lau t’erdian: Aranburuk 22-11 irabazi zion Orioko Errazkini. Besteei dagokionez, berriz, Zangituk 22-11 galdu zuen Antiguako Fernandezen kontra, eta emaitza ...

Nekane Jurado, Marta Pascual eta Cristina Henriquez Ekonomia ekofeminista hitzaldia emango dute, bihar, 19:00etatik aurrera, Xenpelar Etxean. Garaipen elkarteak antolatutako jardunaldien barruan dago, eta ekofeminismoa landuko dute oraingo honetan. Ant...

Hondarribiak mailari eusteko ligako azkeneko partira erabakiorra jokatuko du larunbatean Tolosaren aurka. 3-1 galdu zuen larunbatean Real Unionen aurka, eta liga bukaera konplikatu zaie Mikel Llorenteren mutilei. Azken bosgarren dira sailkapen orokorr...