Usoa eta Galepertarrak elkarteek Ulian ehizari eusteko eskatuko diote udalbatzarrari
Donibaneko Usoa eta Antxoko Galepertarrak elkarteek “egungo ehiza aukerekin jarraitzearen alde agertzea” eskatuko dio udalbatzarrari. Horrez gain, erabakia Foru Aldundiari eta inguruko udalerriei ahalik azkarren helarazteko eskatuko dute he...
Donibaneko Usoa eta Antxoko Galepertarrak elkarteek “egungo ehiza aukerekin jarraitzearen alde agertzea” eskatuko dio udalbatzarrari. Horrez gain, erabakia Foru Aldundiari eta inguruko udalerriei ahalik azkarren helarazteko eskatuko dute herriko ehiztariek. Horretarako mozioa aurkeztu dute aipatu bi elkarteek.
Horrez gain, eskutitz bat zuzendu diote Amaia Agirregabiria alkateari. Bere haserrea adierazten dute bertan ehiztariek, udalak Ulian ehiza debekatzeko erabakia hartu izanagatik, “herriarekin zerikusirik ez duen elkarte baten eskariz” eta herriko ehiztarien iritzirik jaso gabe.
Honatx mozioaren testua:
