2012/5

Pasaiaren kontra jokatuko du Oiartzunek

Pasaiak zein Oiartzunek norgehiagoka garrantzitsua dute bihar. Eskualdeko bi taldeak puntutan berdinduta daude, igoeragatik lehian, 58 punturekin. 16:30ean hasiko da partida, Karla Lekuona zelaian.

admin

Tomas Garbizu Musika Eskolako kideak, Olatu Talkan eta Musikasten

Tomas Garbizu Musika Eskolako hainbat kidek Olatu Talkan zein Musikasten hartuko dute parte. Bihar arratsaldean, Sutargi abesbatzako kideak Donostiako Katalunian ariko dira. Guztira, Gipuzkoako 801 koristek hartuko dute parte ekitaldi horretan. Txirri,...

admin

Alarde Tradizionalak hiru kantinera aukeratu zituen atzo

Irungo Alarde Tradizionaleko Santiago, Uranzu eta Kateako konpainiek kantinerak aukeratu zituzten atzo, ostegunarekin. Oihane Gamero Fernandezek (26 urte) ordezkatuko du Santiago auzoko konpainia, Larraitz Aranburu Bernalek (22) Uranzukoa, eta Eider Al...

admin

Luzuriagako aparkalekuaren zati bat hustuko dute astelehenean

Luzuriagako orubean azaldu diren bide zuloak konpontzeko lanak direla eta, astelehenean, hilak 14, orain konpontzen ari diren eremuaren erdia aparkatzeko zabalduko da eta beste erdia kotxez hustuko dutela jakinarazi dute Antxoko alkateorde Izaskun Biur...

admin

Hilaren 16tik 18ra ordaindu behar da Benidormeko bidaiaren bigarren zatia, Aiton Bordan

Ekainaren 23tik 30era Aiton Borda Lezoko zaharren elkarteak Benidormera bidaia antolatu du. Izena eman eta lehenengo zatia ordaindu dutenek, bigarrena pagatu beharko dute datorren astean. Zehazki, asteazkenetik ostiralera pasatu beharko du Aiton Bordar...

admin

Xanistebanetako aurrekontuak, 14rako

Jai Batzordearen aurreko bileretan parte hartu duten eragile eta elkarteek erabaki dute hilaren 14rako (astelehenerako) aurrekontu guztiak aurkeztu behar direla. Hala egiten ez duten elkarteek, udalaren diru laguntza jasotzeko eskubidea galduko dute. B...

admin

Zortzi DJ ariko dira Pagoa dantzalekuan bihar

Zortzi disko jartzailek jarriko dute giroa bihar gauean Pagoa dantzalekuan. Honakoak izango dira: Richi Risco, Hector Llamazares, Thomas Totton, Lolitta, Apariccio, Mikeloop, Oliver Dmx eta Noda. Festa gauerdian hasiko da, 00:00etan, eta hurrengo egune...

admin

“Konponbide garaia” dela aldarrikatu dute hamarnaka lagunek

Bateraguneren gaineko epaia salatzeko elkarretaratzea egin dute

admin

Reggae kontzertua Le Barmout ostatuan

Soon Come reggae taldean kontzertua eskainiko du gaur Hondartza auzoko Le Barmout ostatuan. Kontzertuaren ondoren musika giroak jarraituko du, goizaldeko ordubiak arte.

admin

San Isidro Eguna ospatuko dute asteartean Guadalupen

Nekazarien eguna, San Isidro Eguna, ospatuko dute datorren asteartean Guadalupen. Egun osoan zehar elikadura azoka egingo dute bertan, baina horrez gain egun osoko egitaraua antolatu dute. Honakoa da: 10:45ean. Errosarioa. 11:00etan. Prozesioa, zelaien bedeinkapena eta bertsolariak. Jarraian, 12:00etan, meza eta omenaldia. 13:00etan. Bertso saioa Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin. Segidan, herri bazkaria Kantinan. 17:00etan. Harri zulatzaileak. 17:30ean. Bertsolariak. 18:00ak aldera. Aizkolariak.

admin

‘Bateragune auziko’ epaia atzerapausotzat jo du Garitanok

Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak Espainiako Auzitegi Gorenak emandako Bateragune auziko epaia “atzerapausoa” izan dela adierazi du. “Espainiako Estatuak berriz ere Euskal Herrian ireki den bakerako eta normalizazio politiko...

admin

Bidasoko Gernikako Akordioaren sinatzaileek elkarretaratzea deitu dute bihar arratsalderako

Herenegun Espainiako Auzitegi Gorenak Bateraguneko auzipetuak espetxean mantendu eta zigorrak murrizteko hartutako erabakiaren aurrean, Bidasoko Gernikako Akordioaren sinatzaileek ere Gorenaren erabakia salatu dute, eta “Euskal Herrian abian jarr...

admin

Mendeluko jaiak, hilaren 12ko egitaraua (larunbata)

Ekitaldiak Eguzki elkartearen inguruan eta planeten etxeetako futbol zelaiaren inguruan egingo dira. Honakoak dira: 11:30. Txalaparta. 12:00. Jaiei hasiera emateko suziriak, aurreskua eta euskal dantzak. 12:00-14:00. Gaztelu puzgarriak eta giza fu...

admin

Txartelaren erabilera sarituko du merkatarien elkarteak

Laurak Bat-ek beren txartela erabiltzen dute bezeroak saritzeko kanpaina abituko du asteartean (hilak 15). 10, 20 eta 50 euroko sariak banatuko dituzte erosketak txartelarekin ordaintzen dituzten bezeroen artean. Sariak ordaintzeko unean lor daitezke. ...

admin

Hondarribia B-Zarautz, igandean

Lehen Erregionaleko Igoera Fasea jokatzen ari da Hondarribia B taldea. Hala, igandean Zarautz taldea jasoko du Ondartzan 16:30etik aurrera.

admin

Hondarribia-Berio erabakiorra, bihar, Ondartzan

Datorren sasoian Erregional Ohorezko Mailan jarraitu nahi badu derrigor irabazi behar du bihar Hondarribia futbol taldeak Berio taldea (16:30etik aurrera, Ondartzan). Jaitsiera postuetatik nahi baino hurbilago daude berdeak liga bukatzeko hiru jardunal...

admin

Eskulangintza tailerrak egingo dituzte astelehenetako merkatuan

Astelehenetan Zumardian egiten duten merkatuarekin batera, eskulangintza tailerrak egingo dituzte datozen asteetan. Hain zuzen, astelehenean bertan izango da lehenengoa. Zurezko jostailuak, metalizatutako hosto naturalak eta larrua dira  tailerren gai...

admin

Bihar inauguratuko dute Beloagako oroigarria

 Konkistaren Asteak aurrera jarraitzen du. Joan den ostiralean Gartxot filma ikusteko aukera izan zen, udaletxeko areto nagusian. Atzo, berriz, Beñi Agirrek hitzaldia eman zuen toki berean: 1200-1512. Gaizkileen mugak. Hamarnaka lagun hurbildu ziren ...

admin

Erraldoi eta buruhandi erakusketa, herriko 40 saltokietan

Erraldoi eta buruhandi erakusketa herriko saltokietan

admin

Betherramgo egoitza martxan da

Gaur goizean ireki dute Betherramgo adineko pertsonentzako egoitza. Baliabide berri honekin nabarmen murriztuko da eskualdeko itxarote zerrenda eta zentro berriak egoitzarako 150 plaza eskainiko ditu, horietatik 112 publikoak: 58 plaza adineko mendekoentzako, 30 psikogeriatrikoentzako eta 24 buruko gaixotasuna dutenentzako. Gainera, eraikin berean egongo da eguneko zentroa, 30 plazekin. Horietatik 18 hitzartuak izango dira. “Betiere lehentasuna Bidasoari emanez, baliabide hau egoera berezienean dauden inguruko beste biztanleei ere zabaltzeko aukera ireki dela: 2010. urtea baino lehenagotik itxarote zerrendan dauden Oarsoaldeko bizilagunei ere eskaini zaizkie plazak. Egoitza plaza baten zain dauden senar-emazteekin ere jarri gara harremanetan; izan ere, horien itxarote denbora asko luzatu ohi da, oso zaila baita bi plaza batera libratzea” gehitu du Martin Garitanok, Gipuzkoako ahaldun nagusiak. “Ezinbestekoa da hainbeste lan egin duen Joxe Gogorza apaiza aipatzea. Sekulako lana egin du, urte askotan Udaletxetik Foru Aldundira, handik bankuetara eta handik enpresa eraikitzaileetara mugitu da, eta azkenean, bere ametsaren fruitua hemen daukagu” esan du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak.

admin
Gehiago