2012/5

Ziztadaren bilera, Reina aretoan

Berria Taldearen barruko, Zure ziztada behar dugu ekimeneko bilera egingo dute, gaur, 19:30ean, Reina aretoan. Herritar guztiak animatu dituzte bilera horretan parte hartzera.

admin

Athletic ikusteko pantaila handia jarriko dute Kontzejupean

Herriko Athleticen jarraitzaileek, lehoiak ikusteko pantaila handi bat jarriko dute bihar Kontzejupean. Athleticek, Atletico de Madrilen kontra jokatuko du 20:45ean, Europa League-ko finala. 20:30ean elkartuko dira zaleak.

admin

Azken unera arte itxaron beharko du Real Unionek promozionatuko duen jakiteko

Gaizki jokatu arren bere partida irabazi zuen Real Unionek, Torrelavegako Gimnasticaren aurka (1-0). Angulok sartu zuen etxekoen gola, bigarren zatian. Hiru puntuak behar zituzten irundarrek, eta eskuratu zituzten. Baina ez zen izan nahikoa, Palenciak ...

admin

Zinema euskaraz ikasleentzat, bihar

zinema euskaraz ikasleentzat

admin

Atlantiar nazioarteko biltzarrerako izena etzira arte eman daiteke

Hilaren 18an egingo dute Ficoban, egun osoz, Bizkaiko Golkoko paleolito garaiaren gaineko topaketa Hilaren 18an Atlantiar nazioarteko biltzarra egingo dute Irungo Ficoban, egun osoz. Bertan, naizoarteko hainbat adituk Bizkaiko Golkoaren inguruko lurral...

admin

Larunbatean, Gaztelekuren XVII. urteurrena

Gaztelekuren XVII.urtemuga ospatuko dute larunbatean. Agerrealde Kultur Elkarteak egun guztiko egitaraua antolatu du: 10:00etan: txupinazoa. 10:30ean: Toka txapelketa (izen-ematea euro bat). Sariak: txuleta eta ardo botila lehenengoarentzat, eta baser...

admin

Hondakinak biltzeko sistema berrirantz urratsa egin du udalbatzarrak

Bilduk eta Pasaiako Ezkerrak indarrak batu eta Pasaian hondakinak atez ate biltzeko sistema ezartzeko bidea zabaldu dute. Lehengo ostiralean Trintxerpeko alkateordetzan egin zen plenoan, aipatu bi taldeek adostutako mozioa onartu zuten. Aipatu mozioak  «Pasaiak ahalik eta gehien birziklatze aldera, egungoak baina emaitza hobeak lortzen dituen hiri-hondakinen bilketa sistemaren alde egiteko konpromisoa» hartu du udalbatzak. Mozioan aipatzen denez, parte hartze sistema bat jarriko dute abian, «hondakinen kudeaketaren berri emateko eta herritarrekin batera bilketa sistema berria ezartzeko eta abian jartzeko xehetasunak adostearren». Herritarrei beren iritzia emateko baliabideak emango zaizkiela agindu dute, «beti ere hiru premisa kontuan hartuta»: Birziklatzea eta bereiztea herritar guztien betebeharra izango da; hautatzen den sistemarekin gutxienez hondakinen %70 birziklatzea lortu behar da sei hilabeteren buruan eta sistema ezarri ondoren , aldian behin funtzionamendua berrikusteko konpromisoa. bildu_eb_hondakinak EAJ. Atez Ate Maiatzeko plenoa Oharra, PSE-EE

admin

Sagardo Eguna: irudiak eta zozketako zenbakia

18:00etan, azalpenen eta txalapartaren ondoren, irrintziarekin lehertu zen festa. Edalontziekin eman zuten zenbakiaren zozketan, berriz, honako zenbakia suertatu zen irabazle: 2.418. Hamabost eguneko epea dauka irabazleak, OARSO BIDASOKO HITZAtik opari...

admin

Zalditeriakoa, Alarde Tradizionaleko lehen kantinera

Larunbatean Alarde Tradizionaleko Zalditeriako kantinera aukeratu zuten, tradizioz alarde horretan aukeratzen den lehenengoa. 24 urteko Ane Miren Vaquerok ordezkatuko du aurtengo sanmartzialetan Zalditeria konpainia. Igandean Artilleriakoen txanda izan...

admin

Udalekuetako izena eman daiteke jada

Udalekuetako izena emateko epea zabalduta dago jadanik. Hilaren 18ra arte eman daiteke izena Lezoko Udalak antolatzen duen udalekuetan. Izena emateko bi bide daude. Alde batetik, udaletxeko informazio bulegotik pasatu daiteke (08:30etik 13:30era da ord...

admin

Irun Iruten eta Ikust Alaia bateginik euskarazko irakurzaletasunaren alde

Irun Iruten euskara elkarteak, Ikust Alaia udal liburutegiak eta Elkar eta Oskarbi liburudendek euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko Irakurri, gozatu eta oparitu goiburuko egitasmoa abiatu dute. Joan den ostiralean aurkeztu zuten Ikust Alaiako lehen solairuko areto batean. Bertan izan ziren Arantxa Iriarte Irun Iruteneko kudeatzailea eta Belen Sierra Irungo Udaleko Kultura arloko ordezkaria. Irunez gain, irakurzaetasuna bultzatzeko kanpainia Euskal Herriko beste hamalau herritan martxan jarri dute, tokian tokiko euskara elkarteek sustatuta. Iriartek zuen kanpainiaren xedea zein den azaldu zuen: “Kanpainaren izenak berak adierazten duenez hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko: udal liburutegira joan eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu; liburua bueltatzerakoan fitxa erraz bat bete eta trukean erosketa-txartela jaso; eta Elkar edo Oskarbira joan eta liburu bat erosi, merkeago”. Ikust Alaian hartutako txartelarekin %25eko deskontua izango dute parte hartzaile arruntek, eta Irun Iruteneko bazkideek %50ekoa. Irakurri, gozatu eta oparitu programak ekaina bukaera bitarteko iraupena izango du. Amaitzerakoan, parte hartu duten irakurleen artean 30 euroko bi erosketa txartel zozkatuko dituzte. Irun Iruteneko kudeatzaileak eskerrak eman zien udalari, Elkar eta Oskarbi saltokiei “eta bereziki Ikust Alaiari, liburutegirik gabe egitasmo hau ezinezkoa izango litzatekeelako”. Belen Sierrak ere esker hitzak izan zituen Irun Iruten elkartekoentzat, “kanpainia honi atxikitzeko jarri duen borondateagatik”, eta herritarrei egitasmoan [...]

admin

Ekainaren 2ra atzeratu dituzte xirolarru saioak

Joan den larunbaterako, bi kontzertu antolatuta zituen Soinuenea Fundazioak (Herri Musikaren Txokoak), Udaberriko Kontzertu gisa. Azken orduko arazo batzuk medio, atzeratu egin behar izan dituzte. Ekainaren 2an izango dira. 12:00etan xirolarrua ezagutz...

admin

Atzeratuta, baina zaleen gozagarri

Zeruari begira, baina ospatu, ospatu zuten. Eguraldiagatik astebete atzeratu ondoren, pasa den larunbatean ospatu zuten Errenteria-Oreretako Sagardo Eguna. Hogeita laugarrena, dagoeneko. Euri pixka bat egin zuen, baina ez jendea izutzeko adina. Beste u...

admin

Haurreskola Partzuergoan izena emateko epea hilaren 11n amaituko da

Maiatzaren 11n amaituko da datorren ikasturtean Haurreskola Partzuergoko zentroetan izena eman nahi dutenentzako epea. 2011 eta 2012an jaiotako umeei zuzenduta dago. Maiatzaren 9tik ekainaren 10a arte jaiotako umeen eskabidea umea jaiotakoan egin ahalk...

admin

Emakume feministen hitzaldia etzi, Garaipen elkartearen eskutik

Garaipen elkarteak antolatuta “Aukerak irekiz, erlazioak sakonduz” izenburupean hitzaldia egingo dute etzi Xenpelar Etxean, 19:00etatik aurrera. Antolatzaileek azaldu dutenez, America Romualdo eta Ana Cristina Henriquez hizlariek, “pa...

admin

Haurrek irakurtzeak duen garrantziaz ariko dira

Juan Carlos Alonso psikologoak irakurtzeak haurrengan duen garrantziaz hitz egingo du bihar arratsaldean Cristobal Gamon ikastetxean. Hain zuzen, Irakurketa eta ipuinen garrantzia haurren garapenean izenburua duen hitzaldia emango du. Hori guraso eta l...

admin

Legorburu eta Albistur Iurretan saritu dituzte

IX. Iurretako Bertsopaper Lehiaketan bi errenteriar izan dira protagonista: Iñigo Legorburu eta Julian Albistur. Hain zuzen, Legorburuk irabazi du hamargarren ekitaldia, Mila pertsonaia pertsona bakarrean lanarekin. Albisturrek, berriz, epaimahaiaren aipamen berezia jaso du 7.000.000.000 biztanle bertsopaperarengatik. 200 eta 100 euroko saria eraman dute.  

admin

‘Las hojas muertas’ liburua aztertuko dute

Barbara Jacobs idazle mexikarraren Las hojas muertas eleberriaren gaineko irakurketa egingo dute, gaur, 19:00etan, Xenpelar Etxean. Literatur solasaldien barruko ekimena da, eta Jose Luis Canchok gidatuko du hizketaldia. Bertan parte hartzeko nahikoa d...

admin

Asteburuko kirol emaitzak

FUTBOLA Bigarren B Maila Real Union-Gimnastica Torrelavega     1-0 Erregional Ohorezko Maila Roteta-Behobia     2-2 Real Union B-Mondragon     1-1 Erregional Preferente Maila Mariño-Beti Ona     1-1 Dunboa Eguzki-Sanpedrotarra     0-0 ...

admin
Gehiago