2012/5

Asteburuko kirol emaitza

FUTBOLA Bigarren B Maila Mirandes-Real Union    2-2 Erregional Ohorezko Maila Behobia-Beti Gazte     0-1 Urola-Real Union B     4-3 Erregional Preferente Maila Dunboa Eguzki-Allerru     2-1 Lengokoak-Mariño     1-0 ESKUBALOIA Zilarrezk...

admin

Zamalbide kaskoraino helduko da U-33 autobusa

Gaurtik hasita, Gaztelutxo eta Zamalbide lotzen dituen U-33 hiri barruko autobus lineak, Zamalbideko kaskoraino luzatuko du zerbitzua. Orain arte, geldialdia bidegurutzean egiten zuen autobusak, kaskoraino iritsi gabe. Zerbitzu hori mikrobusak egingo d...

admin

Galtzarabordako igerilekua itxita etzidamu, eguerditik aurrera

Sara Carracelas Txapelketa egingo dutela eta, Galtzarabordako Kiroldegiko igerilekua etzidamu, eguerditik aurrera, itxita egongo dela jakinarazi du udalak. Hori dela eta, bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako igerilekua erabili ahal izang...

admin

Odola ematera deitu dituzte herritarrak

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, odola emateko aukera izango dute bihar herritarrek. Bi deialdi izaten dira hilabete hasieran, baina maiatzean bakarra egingo dute, biharkoa, hain zuzen: 18:30etik 20:30era egongo dira Beraungo anbulatorioa...

admin

Dantzariak eguzkiaren goxotasunean

Egunotako euritik libratu da Dantzari Txiki Eguna, eta eguzkipean aritu dira Ereintza elkarte antolatzaileak gonbidatu dituen 400 partaideak dantzan. 10:30ean bildu dira Koldo Mitxelena plazan, eta hamaiketakoarekin indarrak hartu ostean, Erdialdeko k...

admin

Eider Perez euskal presoaren lagunek istripua izan dute Cordobarako bidean

Eider Perez euskal presoa ikustera zihoazen lagunek istripua izan zutela jakinarazi du Oreretako Herrira bilguneak. Briviesca (Burgos, Espainia) inguruan zirenean, autoko gurpila bat lehertu zenean izan zuten istripua. Perezen lagunek Cordobako espetxe...

admin

Mugaritz munduko jatetxe onenen artean

Andoni Aduriz sukaldariaren Mugaritz jatetxea, munduko hirugarren onena aukeratu du Londresko Restaurant aldizkariak.  Atzo jakinarazi zuen munduko 50 jatetxerik onenen zerrenda aldizkari horrek, San Pellegrino sariak banatzeko egindako ekitaldian. Mu...

admin

“Salbuespen egoera”-rekin amaitu nahi du Herrira mugimenduak

Hileroko azken ostiraletako kartelada probestuta, “euskal preso politikoen salbuespen egoerarekin amaitzea” helburu duen Herrira herri mugimenduaren Hondarribiko taldearen aurkezpena egin zuten aurreko ostiralean San Pedro kalean. Ehun bat pertsona izan ziren ekitaldian. Ordu erdiz, kartelak eskuetan, gogoan izan zituzten euskal presoak eta iheslariak, eta Urko Labeaga izan zuten bereziki gogoan, joan den astean kartzelaz mugitu zuten herriko euskal presoa. Hondarribitik urrunago eraman dute, Asturiasko Villabonako kartzelatik Murtziakora. Herriraren hitzetan “bereziki kezkagarria da” espetxe arduradunen erabakia, “kontuan izanda alaba txikia duela Urkok, eta orain aita ikustera joateko egin beharko duen bidaia bakoitza 1.700 kilometrokoa izango dela”. Elkarretaratzearen ondoren egin zuten herri bilgunearen aurkezpena. Taldeko arduradunak oholtzara igo eta handik azaldu zuten “Euskal Herri osoan eraiki den mugimendu herrikoia eta anitza” dela Herrira. Euren aldarrikapen guztiak egungo legedia aplikatuz lor daitezkeela azaldu zuten, eta honako eskaerak egin zituzten, besteak beste: “Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea; Espainiako zein Frantziako estatuetan bizi osorako espetxe zigorrarekin amaitzea; zigorraren bi heren eta hiru laurdenak bete dituzten presoak eta gaixotasun larriak dituztenak askatzea”. Espainiako eta Frantziako gobernuei dei egin zieten “hasi den aro berrian gatazka konpontzeko modu positiboan eragiteko”. Aurkezpena egin ondoren, pintxo jana egin zuten San Pedro kalean elkartutako lagunek eta, ondoren, hileko azken ostiralero egiten [...]

admin

Bidasoko Herrirako taldeak lanean hasi dira

Hileroko azken ostiraletako kartelada probestuta, “euskal preso politikoen salbuespen egoerarekin amaitzea” helburu duen Herrira herri mugimenduaren Hondarribiko taldearen aurkezpena egin zuten aurreko ostiralean Hondarribiko San Pedro kalean. Hondarribiko aurkezpenaren ondoren, Behe Bidasoa osora zabaldu da Herrira plataforma. Irungo taldea aurkeztu zuten lehendabizi komunikabideen aurrean, hilaren 21ean, eta joan den ostiralean egin zuten lehen deialdia. Zabaltza plazan dozenaka irundar elkartu ziren Herrirak egindako aldarrikapenekin bat egiteko. Irungo herri bilguneko arduradunen esanetan, hilabeteak pasatu dituzte taldea prestatzen, euskal preso politikoen eskubideen alde Bilbon urtarrilaren 7an egin zen manifestazioa abiapuntutzat hartuz: “Gure herrian inoiz egin den manifestazio jendetsuenetakoa izanik, aurrera egiteko garaia dela eta herriak bide horretan parte hartu nahi duela ikusi genuen. Horrela sortu da Herrira. Irungo bilgunea talde zabala da, askotariko pertsonek eta hainbat sentsibilitatekoek osatua, baina helburu bakar batek elkartzen ditu; hots, euskal presoen salbuespen neurriekin bukatzea”. Joan zen ostegunean, berriz, Behe Bidasoko eskuin ibarreko biztanleentzat izan zen hitzordua, Urruñako Posta etxean egin zen eskualdeko aurkezpenean. Urruña —eta Pausuko— herritarrez gain, Hendaia, Biriatu, Ziburu eta Donibane Lohizuneko bizilagunak elkartu ditu eskualdeko bilgune horrek.

admin

Autobusak atzerapenarekin datoz

Hilaren 14an abiatuko dira hiri autobusen linea berrituak, eguzkia ateratzen bada, hori bai. Bihar hasi behar ziren martxan linea horiek, baina azken hilabeteko etenik gabeko euriak ez du utzi Jenaro Etxeandia inguruko lanak bukatzen. Lan horiek bukatzea ezinbestekoa da zerbitzua abian jartzeko, bertan bat egingo baitute linea guztiek, zerbitzuaren intermodalitatea bermatuz. San Juan-Etxeandia plaza berriko hiritartze lanek dirauten bitartean, Jenaro Etxeandian bide bat prestatu dute autobusentzako soilik, bertan norabidez alda dezaten; bide hori da datozen egunotan asfaltatuko dutena. Gainera, Bixera zegoen lekuan geltoki luze bat egokitu dute; hori izango da linea guztiek partekatuko duten aldageltokia. Aurreko astean Irungo Udaleko Mugikortasun ordezkari Cristina Labordak adierazi bezala, Jenaro Etxeandiako hiritartze lanak bukatuta daude, baina bertako errepidea asfaltatu eta margotu behar dute langileek oraindik. “Bidea prest dago dagoeneko, baina bi egun behar dituzte langileek, euririk gabekoak, errepidea asfaltatu ahal izateko”, argitu zuen Labordak. Esan zuenez, bertatik autobusak soilik pasatuko direnez garrantzitsua da asfaltoa jarri aurretik lurra ondo lehortzea, eta horretarako euririk gabe bi egun behar direla uste dute teknikariek. Eta baldintza hori ez da apirila osoan bete. Eguzkia ateraz gero, hilaren 14an jarriko dituzte martxan lineak. Intermodalitateaz Martxoko ohiko osoko bilkuran onartu zituzten autobus linea berriak, bi hilabetez luzatu ziren negoziazioen ondoren. Leon [...]

admin

Atez atekoa hizpide ostiraleko plenoan

Bilduren ekimenez, hondakinak biltzeko atez ateko sistema eztabaidagai hartuko dute ostiraleko plenoan. 18:00etan hasiko da udalbatzarra, Trintxerpeko alkateordetzan. Ezker abertzaleak bertaratzeko deia zabaldu du. Mozio bidez plazaratuko du Bilduk ezt...

admin

Hilaren 28ra arte entregatu daitezke madalenetako kartelak

Kultura Sailak jakinarazi duenez, dagoeneko parte har daiteke Madalenetako XXVIII. Kartel Lehiaketan, eta hala egin nahi duenak lanak hilaren 28a baino lehen entregatu beharko ditu udaletxeko erregistro orokorrean lanaren argazkia duen CD batekin bater...

admin

Eskubideak babesteko eskaria egin du Jaizkibel konpainiak

Euskal Herriko Auzitegi Gorenak apirilaren 24ean emandako epaiaren arabera, Ertzaintzaren erabakia “apetaren” araberakoa dela onartu du. Hala, “ondorioztatu du arriskua ez datorrela guregandik, zenbait ikusleengandik baizik”, a...

admin

Erdi Aroko Nazioarteko Pintxoen V. Lehiaketa egingo dute asteburuan

Asteburuan Hondarribian Erdi Aroko V. Nazioarteko Pintxo Lehiaketa egingo dute, eta Erdi Aroko Hiri Eta Hiribilduen Sareko partaide diren hamabi hirietatik hamar hiritako sukaldariek parte hartuko dute. Gorka Irisarrik, San Nikolas kantinako sukaldariak, ordezkatuko du Hondarribia lehiaketan eta parte hartzeko baldintza bakarra, Erdi Aroan existitzen ziren produktuak erabilita egindako pintxoak aurkeztea da. Irisarrik, martxoan egin zuten Hondarribiko Erdi Aroko Pintxo Lehiaketan lortu zuen Hondarribia ordezkatzeko saria. «Jai eta kultur giroko asteburua antolatu dugu lehiaketaren inguruan, eta Ostalarien Elkarteak, Merkatarien Elkarteak eta Klink Elkarteak parte hartu dute zuzenean. Lehiaketa Klink elkartean egingo da eta guztiei egindako lana eskertu nahi diet», adierazi du Txomin Sagarzazuk, Kultur eta Turismo arloko zuzendariak. «Guztion artean lehen mailako lehiaketa egin dezakegu eta asteburu berezia antola dezakegu».

admin
Gehiago