Atez atekoa hizpide ostiraleko plenoan
Bilduren ekimenez, hondakinak biltzeko atez ateko sistema eztabaidagai hartuko dute ostiraleko plenoan. 18:00etan hasiko da udalbatzarra, Trintxerpeko alkateordetzan. Ezker abertzaleak bertaratzeko deia zabaldu du. Mozio bidez plazaratuko du Bilduk ezt...
Bilduren ekimenez, hondakinak biltzeko atez ateko sistema eztabaidagai hartuko dute ostiraleko plenoan. 18:00etan hasiko da udalbatzarra, Trintxerpeko alkateordetzan. Ezker abertzaleak bertaratzeko deia zabaldu du.
Mozio bidez plazaratuko du Bilduk eztabaida, baina Bilduren mozioa ez da gai zerrendako bakarra izango. Beste lau eztabaidatuko dituzte: hiru Pasaiako Ezkerrak aurkeztuta eta bat EAJk defendatutakoa. EAJrenak homofobia, lesfobia eta transfobiaren kontrakoa da, eta Pasaiako Ezkerrak aurkeztutakoak ondorengoak: Harategi eta arrandegietan ontzi berrerabilgarriak erabiltzeari buruzkoa mozioa; erlijioak OHZ ordaintzetik salbuesteari buruzkoa; eta, Pasaiako udalerria Espainiako Hirugarren Errepublikako udalerrien sarrera biltzeari buruzkoa.
Kontratazioa, ondare eta zerbitzu juridikoen atalean, Plan Foralaren 15. Ekintza berriro diseinatzea botatuko dute.
Trintxerpeko erretiratuen etxeko taberna ustiatzeko hitzarmen espedientea onartzeko dute eta baita ondasunen inbentarioaren zuzentzea ere.
Azkenik, ogasunaren atalean, 2012rako Zerga Ordenantzari behin behineko onespena ematea aurreikusita dago.
