
Gazte Izanak Erretiratuen Elkarteak meza antolatu du biharko, 2011n hildako bazkideen omenez. 12:30ean izango da, San Esteban elizan.

Erlaitz Mendi Elkarteak antolatuta, Erlaitz-Aiako Harria mendi lasterketa egingo dute igandean. Aurkezpenean antolatzaileek esan zuten “Euskal Herriko maratoi erdi gogorrena” dela. Izena eman duten 350 korrikalariek 23 kilometroko ibilbidea...

KZgunean Gmail ikastaroa antolatu dute arratsalderako. 16:00etatik 18:00etara izango da, Madalensoron duten gunean. Doakoa da.

Arrasaten jokatutako Gipuzkoako Eskola Txapelketan parte hartu dute EATeko atletek, zehazki, Alebin eta Gazte mailakoek. Honako emaitzak lortu dituzte: Alebinak Oier Castillo: lasterka 9,47 segundoko denbora 60 metrotan eta pilota jaurtiketan 400 gram...

FUTBOLA Bigarren B Maila Mirandes-Real Union 2-2 Erregional Ohorezko Maila Behobia-Beti Gazte 0-1 Urola-Real Union B 4-3 Erregional Preferente Maila Dunboa Eguzki-Allerru 2-1 Lengokoak-Mariño 1-0 ESKUBALOIA Zilarrezk...

Gaurtik hasita, Gaztelutxo eta Zamalbide lotzen dituen U-33 hiri barruko autobus lineak, Zamalbideko kaskoraino luzatuko du zerbitzua. Orain arte, geldialdia bidegurutzean egiten zuen autobusak, kaskoraino iritsi gabe. Zerbitzu hori mikrobusak egingo d...

Sara Carracelas Txapelketa egingo dutela eta, Galtzarabordako Kiroldegiko igerilekua etzidamu, eguerditik aurrera, itxita egongo dela jakinarazi du udalak. Hori dela eta, bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako igerilekua erabili ahal izang...

Aitzol Gogortza gaixo dagoen preso oreretarraren egoera salatu du Herrira bilguneak. Trastorno obsesibo konpultsiboa du, eta bere egoera “larria” dela esan du. Mediku batek azaldu duenez, baldintza normaletan gaixotasuna ongi eraman daitek...

Lakaxita gaztetxeak kontzertu bikoitza antolatu du etzi gauerako. Sacco hirukote irundarra izango da taulara igotzen lehena. Talde berria da baina beste talde batzuetan eskarmentua daukaten musikariek osatzen dute, Lisabö eta Küm, esaterako. Ondoren ...

Etxean jokatu eta irabazi. Oriok irabazi du Gipuzkoako Trainerilla Ligaren hirugarren jardunaldia, Seniorren Mailan, eta San Pedro izan da bigarrena. San Juan seigarrena izan da, Zumaia eta Zarautzen atzetik. Emakumeen estropada Getariak irabazi du eta...

Hileroko azken ostiraletako kartelada probestuta, “euskal preso politikoen salbuespen egoerarekin amaitzea” helburu duen Herrira herri mugimenduaren Hondarribiko taldearen aurkezpena egin zuten aurreko ostiralean San Pedro kalean. Ehun bat pertsona izan ziren ekitaldian. Ordu erdiz, kartelak eskuetan, gogoan izan zituzten euskal presoak eta iheslariak, eta Urko Labeaga izan zuten bereziki gogoan, joan den astean kartzelaz mugitu zuten herriko euskal presoa. Hondarribitik urrunago eraman dute, Asturiasko Villabonako kartzelatik Murtziakora. Herriraren hitzetan “bereziki kezkagarria da” espetxe arduradunen erabakia, “kontuan izanda alaba txikia duela Urkok, eta orain aita ikustera joateko egin beharko duen bidaia bakoitza 1.700 kilometrokoa izango dela”. Elkarretaratzearen ondoren egin zuten herri bilgunearen aurkezpena. Taldeko arduradunak oholtzara igo eta handik azaldu zuten “Euskal Herri osoan eraiki den mugimendu herrikoia eta anitza” dela Herrira. Euren aldarrikapen guztiak egungo legedia aplikatuz lor daitezkeela azaldu zuten, eta honako eskaerak egin zituzten, besteak beste: “Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea; Espainiako zein Frantziako estatuetan bizi osorako espetxe zigorrarekin amaitzea; zigorraren bi heren eta hiru laurdenak bete dituzten presoak eta gaixotasun larriak dituztenak askatzea”. Espainiako eta Frantziako gobernuei dei egin zieten “hasi den aro berrian gatazka konpontzeko modu positiboan eragiteko”. Aurkezpena egin ondoren, pintxo jana egin zuten San Pedro kalean elkartutako lagunek eta, ondoren, hileko azken ostiralero egiten [...]

Hileroko azken ostiraletako kartelada probestuta, “euskal preso politikoen salbuespen egoerarekin amaitzea” helburu duen Herrira herri mugimenduaren Hondarribiko taldearen aurkezpena egin zuten aurreko ostiralean Hondarribiko San Pedro kalean. Hondarribiko aurkezpenaren ondoren, Behe Bidasoa osora zabaldu da Herrira plataforma. Irungo taldea aurkeztu zuten lehendabizi komunikabideen aurrean, hilaren 21ean, eta joan den ostiralean egin zuten lehen deialdia. Zabaltza plazan dozenaka irundar elkartu ziren Herrirak egindako aldarrikapenekin bat egiteko. Irungo herri bilguneko arduradunen esanetan, hilabeteak pasatu dituzte taldea prestatzen, euskal preso politikoen eskubideen alde Bilbon urtarrilaren 7an egin zen manifestazioa abiapuntutzat hartuz: “Gure herrian inoiz egin den manifestazio jendetsuenetakoa izanik, aurrera egiteko garaia dela eta herriak bide horretan parte hartu nahi duela ikusi genuen. Horrela sortu da Herrira. Irungo bilgunea talde zabala da, askotariko pertsonek eta hainbat sentsibilitatekoek osatua, baina helburu bakar batek elkartzen ditu; hots, euskal presoen salbuespen neurriekin bukatzea”. Joan zen ostegunean, berriz, Behe Bidasoko eskuin ibarreko biztanleentzat izan zen hitzordua, Urruñako Posta etxean egin zen eskualdeko aurkezpenean. Urruña —eta Pausuko— herritarrez gain, Hendaia, Biriatu, Ziburu eta Donibane Lohizuneko bizilagunak elkartu ditu eskualdeko bilgune horrek.

Hilaren 14an abiatuko dira hiri autobusen linea berrituak, eguzkia ateratzen bada, hori bai. Bihar hasi behar ziren martxan linea horiek, baina azken hilabeteko etenik gabeko euriak ez du utzi Jenaro Etxeandia inguruko lanak bukatzen. Lan horiek bukatzea ezinbestekoa da zerbitzua abian jartzeko, bertan bat egingo baitute linea guztiek, zerbitzuaren intermodalitatea bermatuz. San Juan-Etxeandia plaza berriko hiritartze lanek dirauten bitartean, Jenaro Etxeandian bide bat prestatu dute autobusentzako soilik, bertan norabidez alda dezaten; bide hori da datozen egunotan asfaltatuko dutena. Gainera, Bixera zegoen lekuan geltoki luze bat egokitu dute; hori izango da linea guztiek partekatuko duten aldageltokia. Aurreko astean Irungo Udaleko Mugikortasun ordezkari Cristina Labordak adierazi bezala, Jenaro Etxeandiako hiritartze lanak bukatuta daude, baina bertako errepidea asfaltatu eta margotu behar dute langileek oraindik. “Bidea prest dago dagoeneko, baina bi egun behar dituzte langileek, euririk gabekoak, errepidea asfaltatu ahal izateko”, argitu zuen Labordak. Esan zuenez, bertatik autobusak soilik pasatuko direnez garrantzitsua da asfaltoa jarri aurretik lurra ondo lehortzea, eta horretarako euririk gabe bi egun behar direla uste dute teknikariek. Eta baldintza hori ez da apirila osoan bete. Eguzkia ateraz gero, hilaren 14an jarriko dituzte martxan lineak. Intermodalitateaz Martxoko ohiko osoko bilkuran onartu zituzten autobus linea berriak, bi hilabetez luzatu ziren negoziazioen ondoren. Leon [...]

Bilduren ekimenez, hondakinak biltzeko atez ateko sistema eztabaidagai hartuko dute ostiraleko plenoan. 18:00etan hasiko da udalbatzarra, Trintxerpeko alkateordetzan. Ezker abertzaleak bertaratzeko deia zabaldu du. Mozio bidez plazaratuko du Bilduk ezt...