Gipuzkoako Eskola Txapelketan parte hartu du EATek

Arrasaten jokatutako Gipuzkoako Eskola Txapelketan parte hartu dute EATeko atletek, zehazki, Alebin eta Gazte mailakoek. Honako emaitzak lortu dituzte: Alebinak Oier Castillo: lasterka 9,47 segundoko denbora 60 metrotan eta pilota jaurtiketan 400 gram...

Arrasaten jokatutako Gipuzkoako Eskola Txapelketan parte hartu dute EATeko atletek, zehazki, Alebin eta Gazte mailakoek. Honako emaitzak lortu dituzte:

Alebinak

  • Oier Castillo: lasterka 9,47 segundoko denbora 60 metrotan eta pilota jaurtiketan 400 gramoko pilotarekin 22,40 metro.
  • Josune Bermudoz: lasterka 9,81 segundoko denbora 60 metrotan eta 500 metrotan 1,38 minutu; pisu jaurtiketan 2 kiloko bolarekin 6,79 metro.
  • Izaro Irastorza: pisu jaurtiketan 2 kiloko bolarekin 6,59 metro eta pilota jaurtiketan 300 gramoko pilotarekin 26,13 metro (laugarren izan zen).
  • Maialen Machin: lasterka, 500 metrotan, 1,37 minutu.

Gazteak

  • Maria Moreno: lasterka, 500 metrotan, 1,41 minutu.
  • Aintzane Pescador: lasterka, 1.000 metro oztopoan, 3,48 minutu (seigarren izan zen).
  • Aitor Aguado: salto hirukoitzean, 8,04 metro.
  • Maialen Alzugarai: salto hirukoitzean, 8,92 metro.
  • Melani Bujan: salto hirukoitzean, 8,67 metro.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.