Orain dela mende bateko gutunak katalogatu dituzte Andreonen
Lezoko Udal Liburutegiak orain dela ehun urte idatzitako hiru gutun katalogatu ditu. Gutun horiek Argentinatik idatzi zituen gaztelaniaz Pepe Salaverriak, 1912 eta 1913an. Salaverriak, Elias Salberria margolariaren lehengusua zenak, Argentinara emigrat...
Lezoko Udal Liburutegiak orain dela ehun urte idatzitako hiru gutun katalogatu ditu. Gutun horiek Argentinatik idatzi zituen gaztelaniaz Pepe Salaverriak, 1912 eta 1913an.
Salaverriak, Elias Salberria margolariaren lehengusua zenak, Argentinara emigratu behar izan zuen. Kordoba probintziako Ucacha herritik idatzi zituen gutunak, Lezon utzi zuen aitari han gertatutakoak kontatzen. Gutun horiek orain dela bi urte aurkitu zituzten, liburutegia husten ari zirela. Orain ikerlarien eta herritarren esku daude gutunak, tokiko bildumaren atalean.
Lander Zurutuza liburuzainak aipatu duenez, liburutegiak “interes berezia” du gisa horretako agiriak jaso, katalogatu eta dokumentatzeko. Horregatik, herritarrei dei egin diete 36ko gerraren aurreko dokumentu bat izanez gero, Andreonera eramateko. Han kopia bat egingo dute, eta segituan itzuliko zaie orijinala jabeei.