Zesta punta saio bikoitza izango da bihar Jostaldin
Udako denboraldia aurkezteko zesta punta saio bikoitza izango da bihar arratsaldeko seietatik aurrera Jostaldi pilotalekuan. Garcia-Alliez II eta Treku-Alliez I lehiatuko dira lehenengo partidan, eta Olharan-Hernandez eta Egiguren II-Konpa bigarrenean....
Udako denboraldia aurkezteko zesta punta saio bikoitza izango da bihar arratsaldeko seietatik aurrera Jostaldi pilotalekuan. Garcia-Alliez II eta Treku-Alliez I lehiatuko dira lehenengo partidan, eta Olharan-Hernandez eta Egiguren II-Konpa bigarrenean. Jai Aliveko partidak jokatuko dituzte uztaileko eta abuztuko ostiraletan. Gainera, gastronomia eskaintzak izango dira bertaratzen direnentzat.
