Erraustegiaren kontrako mosaikorako hasi da prestatzen Lezo Zero Zabor taldea
Hilaren 17an Donostiako Sagues auzoan errausketaren kontra egingo duten mosaiko handian parte hartzeko deia luzatu du Lezo Zero Zabor Taldeak. Eurek bertan parte hartuko dute, eta herritarren artean kartulinak banatuko dituztela adierazi dute. Horrela,...
Hilaren 17an Donostiako Sagues auzoan errausketaren kontra egingo duten mosaiko handian parte hartzeko deia luzatu du Lezo Zero Zabor Taldeak. Eurek bertan parte hartuko dute, eta herritarren artean kartulinak banatuko dituztela adierazi dute. Horrela, kartulina hartu dutenek Oroitzene AEK Euskaltegitik pasatu beharko dute, hilaren 6, 7, 11, 12, 13, 14 eta 15ean. 16:30etik 19:00etara pasatu daitezke. Sei kolore izango dira: Horia, berdea, urdina, morea, gorria eta laranja.
Sagueseko ekitaldia ez da mosaikora bakarrik mugatuko. Horrela, goizeko 10:00etatik aurrera, musika, bertsolariak, Txan Magoa eta Pirritx eta Porrotx pailazoak izango dira bertan. 12:30ean Zurriolako hondartzan mosaikoa egingo dute.