Gogorza askatzeko galdegin zuten atzo Basauriko espetxearen aurrean
Aitzol Gogoza euskal presoa askatzeko galdegin dute Basauriko espetxe aurrean
Aitzol Gogorza, gaixotasun larri eta sendaezina duen euskal preso oreretarra askatzeko eskatu zuten atzokoan hamarnaka lagunek. Oreretako Herrira bilguneak deitutako martxari, 150 lagunek erantzun zioten eta oreretarra askatzeko eskaera Basauriko espetxe atariraino eraman zuten. Ekimenaren irudiak dira honakoak.