Kaputxinoetako igerilekuak hilaren 18an irekiko dituzte
Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, hilaren 18an zabalduko dituzte Kaputxinoetako udal igerilekuak. Patronatuko abonatuek sarrera doan izango dute. Gainontzekoentzat, berriz, ondoko koadroan azaltzen diren tarifak zehaztu ditu. Oraindik, ordea, e...
Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, hilaren 18an zabalduko dituzte Kaputxinoetako udal igerilekuak. Patronatuko abonatuek sarrera doan izango dute. Gainontzekoentzat, berriz, ondoko koadroan azaltzen diren tarifak zehaztu ditu.
Oraindik, ordea, ezingo da abonu berririk egin Kaputxinoetako harreran. Horren atzean, instalazioaren azpiegitura arazoak direla jakinarazi du patronatuak. Horrenbestez, Fanderia nahiz Galtzarabordan egin beharko dira.
Igerilekuko sarrera, egunekoa
- Helduak (18 urtetik gorakoak eta 65 urtetik beherakoak): 7,83 euro.
- Seniorrak (65 urtetik gorakoak): 5,56 euro.
- Gazteak (14 urtetik gora eta 18 urtetik beherakoak): 5,56 euro.
- Haurrak (3 urtetik gora eta 14 urtetik beherakoak): 3,94 euro.
- 3 urtetik beherakoak: doan.
Udako denboraldirako abonu bereziak, hilekoak. (Abonuak pertsonalak eta besterenezinak dira; Fanderia nahiz Galtzarabordako sarrera ere sartzen da, eta irailaren 9ra arte egongo dira indarrean).
- Helduak (18 urtetik gorakoak eta 65 urtetik beherakoak): 41,20 euro.
- Seniorrak (65 urtetik gorakoak): 30,94 euro.
- Gazteak (14 urtetik gora eta 18 urtetik beherakoak): 30,94 euro.
- Haurrak (3 urtetik gora eta 14 urtetik beherakoak): 20,03 euro.